More servicesWindows Live
HomeHotmailSpacesOneCare
 
MSN
Sign in
 
 
Spaces home  Batxilergo2ko HISTORIA e...PhotosProfileFriendsMore Tools Explore the Spaces community

Batxilergo2ko HISTORIA eta EKONOMIA ETA ENPRESA

Koro Irastorza Etxeberriak gune hau sortu du Batxilergo2ko ikasleentzat
Updated 5/3/2006
Updated 4/18/2006
Updated 4/18/2006
Updated 4/18/2006
Updated 4/18/2006
Updated 4/18/2006
Updated 5/4/2006
Updated 2/11/2006
Updated 4/28/2006
Updated 4/28/2006
June 10

Ekonomia eta Enpresa: Iazko ekaineko azterketa


Kaixo, Txelitos!
 
Ez dakit zertan arituko zareten, baina... gutxi falta da sekretu guztiak argitzeko. Zer eroriko ote da azterketa bakoitzean? Berehala jakingo dugu. Badaezpada ere iazko ekainean erori zen Ekonomia eta Enpresako azterketaren emaitzak jarriko dizkizuet hemen. Aurtengoak ezin, ordea!
 
Hementxe dituzue helbideak:
Ondo izan eta asko ikasi.

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

May 19

HISTORIA: OHIKO azterketa


Kaixo, Txelitos!
Egin dut azterketa eta bere eredua zabaltzeko moduan nago. Hementxe doa:
Jarri nahiko nuke:
  • Konstituzio bat (je, je)
  • Estatutu bat
  • Garai bat
  • Iraultza bat
  • Koadroa, zuek Eskuina ala  Ezkerra esateko.
  • Gerra Zibila ere galdetu nahi dut, baina ez batailitak…
  • Zerbait Ariasen garaikoa
  • Zerbait UCDren garaikoa
  • Zerbait PSOEren garaikoa
  • Legedia: Sistema politiko frankistaren oinarriak,  Trantsizio Politikoaren jarraipena
  • Ez dut TIERRA Y LIBERTAD pelikulaz ezer galdetuko
Puntuazioa Galdera kopurua
0,5 10
0,75 2
1 1
1,25 2
10 puntu 15 galdera

   

Gaiak Puntuak
13 0,75
14 4,25
15 2,75
16 2,25
  10
  Erdia baino gehiago 3. ebaluazioan ateratakoa da. Bihar hitz egingo dugu!

Ondo segi. Asko ikasi! 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

May 08

EKONOMIA ETA ENPRESA: Biharko azterketa


Kaixo, Txelitos!
Inaziok galdetu dit ea Errentagarritasun Atalasean grafikoa eskatuko dudan. Por supuesto, esan diot.

Ondo ari zarete? Lasai-lasai dago gauza. Ez dakit ona den ala ez...

Afaltzera noa eta ondoren begiratuko dut.

Ondo segi. Gero arte!
 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

May 06

HISTORIA: Eskema osatzen

Kaixo, Txelitos!

Eskema osatu gabe zegoela-eta, aportazio "desinteresatu" ugari izan ditut gaurkoan bai klase batean eta bai bestean. Azkenekoak Inacioren "iradokizunak" dira:

15.3.1.3.- Oposizioa barnealdean: (PCE eta PSUC, eragina, Agrupacion de Gerrilleros Españoles, errepresioa, atxiloketak)

15.3.1.4.- Oposizioaren nekea eta borroka armatuen ahultzea: (Monarkiazaleek, itxaropena zapuztu, errepresioa, gerra hotza)

15.3.2.4.- Legimitaterik gabeko erregimena (… Erregimenaren balantzak(6)… )

16.1.1.- Trantsizio politikoaren hastapenak: (… Arrazoiak(5))

16.1.1.3.- Trantsizioak izan zituen oztopoak: (Atentatuak(2), Gasteiz eta Jurramendi, Manifestazioak, arriskuak)

16.1.1.4.- Demokraziarako itzulera:77ko hauteskunde orokorrak: (D’Hont, PCE, alderdiak, kontsentsua, Suarez eta UCD, emaitzak)

16.1.1.7.- Moncloako itunak: (Itunak, krisia, arau jartzea, oposizioa, helburuak, lortu zena)

16.1.2.1.- 1978ko konstituzioa: (10). (* berez 11 dira, baino esan dezu testuaren egitura ez dala sartzen, ordun 10)

16.1.2.2.- Gernikako autonomi estatutua: (6). (*Berez 7 dira, baino esan dezu legearen egitura ez dala sartzen, ordun 6)

16.1.2.3.- Bigarren legegiltzaldi demokratikoa: (Emaitzak(4), …….)

16.1.2.7.- Amaierako krisia: UCD alderdiaren azken gobernua: (liskarrak, autonomiak eta LOAPA, 23F-ko erantzunkizunak, OTAN, estatutuak, dibortzioa, koltza olioa, Adolfo Suarez eta CDS)

16.3.1.- Aldaketa politikoa; Hirugarren hauteskunde orokorrak: (UCD, AP, PSOE, PCE)

16.3.2.4.- Administrazio mailako erreformak eta kanpo politikaren bira: (EEE eta OTAN(4), ………)

16.3.2.5.- 1986ko legegintzaldia eta alderdi garrantzitsuenak: (PSOE, laguntzak, Fraga, IU eta PCE)

16.3.2.6.- Erreformak, terrorismoaren aurkako borroka eta ekonomiaren egoera: (Irakaskuntza, ETA, ekonomia, PSOE eta UGT)

16.3.2.7.- Hauteskunde orokorrak: (Oztopoak, Hauteskunde orokorrak, Autonomia hauteskundeak(4), Balorazioa, eskandaluak). (*Balorazioa ere jarri det, baino ez da azterketan ez da sartzen, zuk esan dezunez).


Beno! Gauza batzuk horrelaxe jarriko nituzke eta beste batzuk nidepalo Ia-ia dena esaten duzu!... Hala ere, eskema egiten erakutsitako ahalegina baloratu beharra daukat eta... Bale! Gauza bakarra aldatuko dut:

16.1.2.7.- Amaierako krisia
: UCD alderdiaren azken gobernua: (Lehendakaria, UCD-PSOE (4), Gai arazotsuak (3), Suarez)

Horrelaxe utziko dut.

Eskerrik asko lagundu duzuenoi!

Ondo segi!
Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño
May 04

EKONOMIA ETA ENPRESA: Azterketa eredua

 
Kaixo, Txelitos!  
Puntual-puntual ari naiz lanak egiten. Oraindik Historian arituko zarete daleketepego... Hemen duzue Ekonomia eta enpresako azterketa eredua:


Ekonomia Batxi2ko azterketa eredua
3. ebaluazioa

Puntuak

Galderak

0,5

5

0,75

3

1,25

3

1,5

1

10

12

 

  

Buruketak → 5 galdera = 6 puntu

  • Wilson
  • Berreskuratze epea
  • GBG
  • Biltegiko fitxa
  • Errentagarritasun Atalasea

 

Beste galderak teorikoak dira eta klasean eginak ditugu

 

Gaiak

Puntuak

  1. gaia

2

  1. gaia

1,5

  1. gaia

0,5

  1. gaia

1,5

  1. gaia

4,5

 

10

Ondo segi!
Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

HISTORIA: Azterketa eredua

 
Kaixo, Txelitos!
 
Nola doa gauza? Dena jakingo duzue al dedillo, ez?
 
Badaezpada ere azterketa eredua emango dizuet. Beharrik ez duzue izango, baina...
 

Nire asmoak hurrengoak dira:

  • Zerbait Franco garaikoa
  • Zerbait Ariasen garaikoa
  • Zerbait UCDren garaikoa
  • Zerbait PSOEren garaikoa
  • Legedia: Sistema politiko frankistaren oinarriak,  Konstituzioa, Estatutua

Puntuazioa

Galdera kopurua

0,5

3

0,75

1

1,25

1

1,5

1

5 puntu

6 galdera

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaia

Puntu kopurua

15

2,25

16

2,75

 

5

 

 

 

 

 
Beno! Ea bihar klasera etortzen zareten! (B taldekoak tranpa egingo dutela badakit!). Hitz egingo dugu!
 
Asko ikasi!
 
Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño
April 14

HISTORIA: apirilaren 13-14

 
Kaixo, Txelitos!
 
Berandu bada ere, ezin ahaztu gaurko eguna. Edo atzokoa, hobeto esanda!
 
 

eibar-errepublika

 
Ondo segi!
Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño
April 13

HISTORIA: 2 egun falta...

Kaixo, Eñaut!
 
Galderatxo bat dauka Espainiako gerra zibilaren atalaren barnean. Hasierako atal horretan zenbait datu eta aipatzen dira, baina baita gerraren faseen barruan egon zitezkeen zenbait gauza ere. Berdin berdin ikasi beharko genituzke? Aioo
 
Ba... zer esango dizut? Ez dakidala zer galdetu nahi duzun! Saiatuko naiz argitzen, ea asmatzen dudan. Gerra zibileko galdera luzerik ez dago. Kontzeptu solteren bat bai: Sanjurjo, Altxamendu nazionala...estilo horretakoa (ez dakit atal horretaz ari zaren), baina ez puntuz puntu ikasi beharreko galdera. Idea orokor bat izan behar duzu (eta ziur nago baduzula) eta hori esplikatu, beti ere, arrazoiak eta ondorioak baleude, ondo argituz.
 
Ez dakit balioko zizun... Ondo segi!
Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño
 
 
April 11

HISTORIA: 3 egun falta...

Kaixo, Txelitos!
 
Agindutakoa betetzera noa:

Puntuazioa

Galdera kopurua

0,25

2

0,5

4

0.75

2

1

1

5 puntu

9 galdera

 

Gaiak

Puntuak

13

1

14

3

Koadroa

0,5

Tierra y Libertad

0,5

 Ondo segi!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

April 10

HISTORIA: 3. ebaluazioko 1. atala


Kaixo, Txelitos!
 
Azterketa prestatzen aritu naiz arratsaldean, baina bukatu gabe daukat. 6, 25 puntu dauzkat eta zerbait kendu beharrean nago, luzeegia baita. Hortxe nau, ea ez dudan hankasartzerik egiten oraingoan...
 
Lana erdi bukatuta utzi eta Urdanetari buruzko liburuaren aurkezpenera joan naiz eta, etorri naizenean, zertan ari ote nintzen???
 
Afaltzera noala uste dut eta ajusteak ondorenerako utziko ditut. Hala eta guztiz, esango dizkizuet oraintxe bertan dauden gauza batzuk:
  • Koadroa (Badakizue, Izk-Der-Zen?)
  • Kontzeptutxo batzut, 0,5 balio duten horietakoak, noiz gertatu zen (data baino gehiago "historian" kokatu), nork egin zuen, arrazoia, emaitza, ondorioa...
  • Primoren garaiko zerbait sendoa
  • Estatutu proiektu bat eta konstituzio bat (je, je)
  • Garai bat
  • Tierra y Libertad pelikulari buruzko zerbait.