| Koro's profileBatxilergo2ko HISTORIA e...PhotosBlogLists | Help |
Batxilergo2ko HISTORIA eta EKONOMIA ETA ENPRESAKoro Irastorza Etxeberriak gune hau sortu du Batxilergo2ko ikasleentzat |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
November 22 EKONOMIA ETA ENPRESA: 1. ebaluazioa. Ia!![]() Harritu naiz buruketarik ez didazuelako galdetu... Beno! Dominatzen dituzuelako izango da... Orain deskantsatu eta bihar ... bordau! Ea dena ondo ateratzen zaizuen, e? Ondo loin!
EKONOMIA ETA ENPRESA, 1. ebaluazioa![]() Kaixo, kuadrilla! Zuzendu eta zuzendu ari naiz eta galderarik zegoen begiratu gabe! Saiatuko naiz orain! Kaixo, Luken eta Garazi! nun daude enpresen elkartze
motak? eitut aurkitzen. Ta ze diferentzi dau Sozietate Zibil Publikoaren eta
Sozietate Zibil Pribatuaren artean, bata publikoa eta bestea pribatua izateaz
gain? 1.25. Enpresen Integrazioa da apunteetako izena. Bigarren galderari dagokionez, berriz, horixe da diferentzia bakarra: - Sozietate Zibil Publikoak Sozietate Zibil Pribatuaren helburu eta ezaugarri berak ditu, baina bazkideen arteko paktuak publikoak dira eta notario aurrean sinatuko den eskritura publikoaren bidez sortzen dira. Hala ere, frio-frio-frio... Apa, Garazi O! Enpresen ezaugarrietan, batzuetan aipatzen du transmisioa ezin dela edonola
egin, bazkideen baimena behar dela. Beste batzuetan, partizipazioen transimisioa
murriztua dela eta ezin dutela akzio izena hartu. Hortaz, lehengoen kasuan,
akzioak dira transmititzen dena? Esan dituzun lehen bi esaldik gauza bera esan nahi dutela esango nuke... Kasu batzuetan ez zaie akzio izena ematen, partizipazio baizik. Baina ez arduratu horraino. Guk ez dugu hainbesteko detailerik ikasiko!Tasak ere ez ditut oso ondo ulertzen; zerbitzu publiko esaten duenean, zer esan nahi du, enpresa publiko bat? (Nik zinea, adibidez, zerbitzu publiko bezela ikusten dut, baino testuinguru honetan zinea ez da zerbitzu publiko bat, ez?) Subjektu pasiboa eta zergabekoa gauza bera da? (BEZ a azaltzen duen lekuan kontrako esanahia dutela ulertzen dut). Tasak: Beno... Ordiziako zinea, adibidez, munizipala da. Bastante publikoa kontsidera dezakegu. Ordiziako herriari interesatzen zaio zine bat egotea herrian eta horrexegatik dago. Ez da enpresa kapitalista, lehia duena... Zentzu horretan, publikoa da eta hortxe kolaboratzen duzu zuk, sarrera ordaindutakoan. Ez du zinearen jabeak poltxikoan gordeko eta denontzako onura den hori (edo izan daitekeen hori, hobeto esanda!) mantentzeko erabiliko dute... Subjeko Pasiboa eta Zergapekoa (Zuk zergabekoa jarri duzu!) gauza bera dira. BEZaren galderan, zerga osoa ordaintzen duena azken zergapekoa dela esaten dizu. Erdikoek ajusteak egin behar dituzte. Azkeneko zergapekoak (edo Subjektu Pasiboak) DENA ordaindu behar du. Aupa, Garazi U: BEZ_eko atalean , azkenekoz dauden hiru azpiatalak garrantzitsuak dira¿?¿ Beno, preziosa! Galdera hori ez dago erantzuterik! Nik zerga bat galdetuko dizut, baina ez osoa, zatiak baizik! Hiru galdera horiek balira garrantzitsuak izango lirateke, ez? No hay trato!- Adibidea -Enpresak eraman beharreko liburuak - Horretaz gain enpresaburuen obligazioak Eta ondoren Lukenek jarri duen zalantza berdina daukat! Lukenen galdera, berriz, goien erantzun dut... Galdera gehiago baduzue, oraintxe jarri! Bederatzietan ondoloin esan nahi dizuet! Ondo segi!
November 20 EKONOMIA ETA ENPRESA: 1. ebaluazioa![]() Nik bai agindu eta gero hitza ez bete! Zertxobait atzeratu naiz, baina hementxe natorkizue errua konpontzera: 19 galdera dira eta bertan:
Beno, yiyos! Asko ikasi!
November 18 HISTORIA 2: 1. ebaluazioa![]() Bihar jarriko dizuet Ekonomia eta Enpresako eredua. Ondo loin eta zorte on!
HISTORIA 2: 1. ebaluazio bezpera![]() Ari zarete ikasi eta ikasi, e? Gaur bai x sinesten dut hori esaten didazuenean! Azkartxeago hasi bagina...! Beno! Ahal den neurrian, goazen harira. Klasean esan dugu, baina, presaka ibili gara eta, badaezpada ere... Sin nombreren galderara noa (orain badakit zein den, e?): Zamakoladak puerto de la paz egin naiz zuen horretan (1.3.8), ez dut oso ondo
ulrtzen jauntxoen jarrera, hau da, jauntxoek herria matxina zedin zer esan zuten
ez dut oso ondo ulertzen. Jauntxoek ez zuten han zegoen negozioa galdu nahi eta herria behar zuten matxinada egin eta portu hori egiteari oztopoak jartzeko. Herria altxatzeko aitzakia berehala aurkitu zuten: FORU hitzak erabili zituzten, galduko zituztela eta soldadutzara joan beharrean izango zirela portu berri hori defendatzeko... (kokapena kostan zen!), eta blablabla. Espero bezala, herria haserretu eta altxatu zen eta... Hori uste dut galdetu duzula, ez? Ulertzen ez baduzu, berriro galdetu! Lukenek hurrengo galdera egiten du: Esparteroren erregeordetzan
Bartzelona zeinek setiatzen du Esparterok? altxamenduaren erantzun bezala? Bai! Bartzelona altxatu zitzaion eta ez zen ibili kontxikitas! Inguratu eta bonbardatzeko agindu zuen! Momentu honetan, Espartero eta O´Donell estatu kolperako prestatu ziren eta Espartero atzerriratu beharrean izan zen. Bale?Iñigoren galderetara noa orain: 1. 1812ko konstituzioak subiranotasun nazionala aldarrikatzen zuen eta
horretarako herriak ordezkariak aukeratzen zituen, baina ez du jartzen
zein motatako sufragioa zuten. Beno... Ez da erraza hau esplikatzen. Gizonezkoen sufragio unibertsala aipatzen du, baina indirektoa eta 4. mailakoa. Uf! Zer ote da hori? 25 urtetik gorako gizonezkoek konpromisario batzuk hautatzen zituzten eta horiek hautatzen zituzten diputatuak. Beraz, ez zen hautaketa zuzena, zeharkakoa, baizik. 2. Zein ezberdintasun dago ganbera bat edo bi edukitzeagatik? Bigarren galderari dagokionez, gelan esplikatuko dizut ahal dudan neurrian, bale? Ziur egon biharko ez duzula horren beharrik. Ikasi zein konstituziotan ganbera bakarra den eta zeinetan bi eta listo. Ados? Ea baliokoa izan zaizun! Kaixo, Unai jauna! Ze diferentzi dau zentralismon eta monarkia administratibon arten? Pos eso! Zein diferentzia dago karramarro baten eta patata baten artean? Bi kontzeptu desberdin dira.
Ei, seinora Ainhoa! 52.orria, beste taktika bat
jartzen duen hortan, Espainia eta Frantziak BASILEAKO PAKEA sinatzen dute.
Euskal probintziekin zer gertatzen da? Konbentzio gerran egon gara eta euskal probintziak Frantziaren esku erori dira.
Testuinguru horretan sinatu zen Basileako Bakea. Sarrera handi samarra egin dizut, baina ulertzeko komeni dela uste dut. Esaten duzun bezala, Basileako Bakea Espainiak eta Frantziak sinatu zuten eta euskaldunen negoziazio guztiak a dos velas geratu ziren! Bilboko jauntxoak gerra garaian alde eginda zeuden, dardarka, frantsesek zer egin zezaketen beldur, baina orain ere ez ziren oso lasai geratu. Bertako herritarrak ere altxa zitezkeen... Bale? Hala ere... frio-frio. Ez zabiltzate oso fin azterketa inguruan, dispertsio handi samarra nabaritzen dut... Ez dakit. Orain Batxi1ekoengana noa. Begiratuko dut zerbait dagoen 21:00ean, baina hau aurreratuta uzten dut, e? Gero arte, xalaus!
November 17 HISTORIA 2: 1. ebaluazioko azterketa![]() Zortziak gerturatzen ari dira eta zerbait berria esan beharko dizuet... Formal-formal ari zarete, batere galderarik egin gabe, e? Anek esan dit ondo portatu zaretela eta hementxe doa agindutakoa.
6. gaia ere ondo aztertu behar duzue. Badira galdera garrantzitsuak hor. Ekonomia gauza askoren motorea izan ohi da... Baina Anek esan dit zerbait konkretua esateko... Beno, ba hementxe doa la-bonba! 5. gaia ajustatu dut eta jarri dudanak 0,25 puntu balio du denera! Beraz, aukeratzekotan, badakizue zein baztertu behar duzuen! Kontzeptu xumeren bat besterik ez dut jarriko! Baina honezkero, dena dakizue eta nire laguntzaren beharrik ez duzue... Besterik bada, esango didazue... Biharko klasea geratzen zaigu oraindik eta, azkeneko hauetan, klase emateko gogoz zabiltzatenez... Ondo segi, xalaus!
November 15 HISTORIA 2: 1. ebaluazioko azterketa![]() Osteguneko azterketa jartzen ari naiz, baina ezin dut bihar arte borobildu. Zergatik? Oso erraza da. Biharko eta etziko klasean hainbat gauza ematekotan naiz eta, horren baitan, eredu bat edo bestea ateratzen zait. Beraz, ez dizuet puntuazioen taula emango, baina gauza batzuk aurrera ditzaket.
Galderei erantzutera noa orain. Usak galdetutakoari:
Gorkak egindako galdera ere oso interesantea da. Lege Zaharraren definizioarekin ez omen da aklaratu eta argitzera natorkio: Bi ataletan banatzen da erantzuna.
Ez dakit balio dizuen aklarazioak... Bihar gehiago! Zuen galderak hementxe bertan zintzilika ditzakezue! Ondo segi, xalaus!
October 23 Randy Pausch jaio zen gaurkoan![]() Hementxe nago... birusak zaintzen. Eta nire asteko Historia Batxi 2ko klaserik hoberena galdu dudala pentsatzen, ostiralekoa, lehenengo orduan den bakarra... Gaur egin gabe geratu zaizkidan lanak apuntatu behar ditut hemen, ea galera hori superatzen dudan! Bi gauza, behintzat, ezinbestekoak lirateke gaurkoan: Gaurko efemerideak komentatu beharko genituzke, ea datak asmatzen dituzuen eta hori dena:
Beno... ba horixe izango litzateke dena. Agian, klase pixkat ere emango genuke, Antzinako Erregimenetik Aro Garaikiderako pausoa komentatuko genuke, Fernando VII.a Desiratua Espainian zegoen garaia komentatuko genuke... Beno! baina hori egingo duzue ni gabe ere eta ez naiz horretan luzatuko. Ondo segi, xalaus!
October 12 HISTORIA: UrdanetaSeptember 28 HISTORIA: Urdaneta![]() Hementxe nago, berandu-berandu, azterketaren eredua emateko idean. Hala ere badakit batzuk gaixo zaudetela... Ez dakit nola konponduko dugun hori. Ezingo dugu beste egun bat horretan erabili... Beno! Hitz egingo dugu egoera zein den ikusitakoan. Ea denok etortzen zareten eta ez dagoen arazorik!
10 puntu: 12 galdera Gehienak galdera motzak dira, kontzeptuak, pertsonaiaren bat... Testu bat ere jarri dut, klasean agindu nizuen bezala. Eta galdera ireki bat ere bai. Zuek nahi duzuen eran erantzun dezakezue (ondo badago behintzat!) eta erraz-erraza izango da, zuek lasai esplikatzeko modukoa. Animatzen zaituztet aukera hau ez galtzea. Ia-ia puntu erregalatua da! Ondo loin!
May 21 HISTORIA: 2+3. errekuperazioak maiatzean![]() 20.1.1.1 (kontinuismoaren ezina) lehenego 3 puntuk ez ditut ulertzen
osea ze aldaketak eman ditun arias navarrok! sq nik ulertzen det como q
hauteskundek kentzen ditula ta ordun gobernun papera izango dala en
hautatuar todo no?¡ puede ser algo asi?¿ al bazu esplikau hiru puntuk
bale?¿? Beno... Horrela esanda ez diot tankerarik hartzen... Saiatuko naiz: Pentsatzen dut Carlos Arias Navarroren lehen gobernuaz ari zarela. Otsailaren 12ko izpiritua aipatzen du, aldaketa nahia, baina oso aldaketa xumeak:
20.1.1.7 ( moncloako itunak) gobernuk eta oposiziokoek
euren arten jartzen due arau bat baino zein da araue? sq hurrungo
esaldi oi ez det ulertzen q pone... monarkiaren demokratikoa
bermatzearren egin zen.ESO NO ENTIENDO! No me extraña; horrela ez du zentzurik! Beste era batera esango dizut: Orain dela gutxi jarri da Joan Karlos errege. Ez da batere ziurra horrela jarraituko duenik eta Moncloako Itunek hori aseguratu nahi zuten, monarkiak jarraitzea nahi baitzuten. Ulertu ote duzu oraingoan?Beno, denbora aurrera joan da... Ondo lo egin eta bihar arte. Zorte on, denoi!
HISTORIA: 2+3 errekuperazioak maiatzean![]() Ez naiz harritzen oraingo sobredosi honekin erabat liatuta egotea, baina... Ea zerbait ateratzen dugun! 9.6.5 Abd
el-krim eta Annual inportantes no?
Horiek denak, sin komentarios! Kezkarik ez dizut ikusi...!10.5.2 sanjuanada bakit azterketan galdetu zenula ta donostiako ituna baita ustet yo creo q sera inportante o?¿jeje 12.2 eeeee langile mugimendu EH dena?¿ sq es un toston........ 16.6.3.3. asturian patria keridaaaaaaa inportante no?¿ 16.8 espainiako gerra zibila eta 16.8.2 nazioarteko estatuen partaidetza 19.1.2 sistema politiko frankistaren oinarriak q es lo de franco very important? 9.6.1 horrn barrun hondamendiaren ondorioak: bertan canovas esa sagastan zeozer
aipatzen do baino ez asko ta nola esan ziazun q canovas era muy inportante pues
egiesan ez dakit mucho de canovas sq no pilo donde esta canovas. Ez da galdera hori! Canovasen jarrera da.10.1 estatukolpearen jatorria eta 10.5
errepublikaren igarobidea.... ez mesedez!XD Pues síkevamosbien! Bietako bat jarri dut eta bestea ez! Hori pasatzen zaizu por no ser prudente con las iradokizunas, melona!11.2 eta 11.2.2 puntu hauek son de burdina eta ekonomia entonces...azterketa ekonomiko bat ata zaizu?¿ Ba ez. Ez da oso ekonomikoa, baina por supuesto ke burdina bai! 16.5.4 esplikau daikezu berriro casas viejas mesedez sq casas viejas sartzen da
nekazaritzaren erreformako puntu ortan baino bukaeran agertzen da ordun casa
viejas zuk galdetzen bazu ze esaplikau barra daket sq tengo bastante kakau con
ese pueblo!jeje Nahi duzun lekutik, baina ezkerreko gobernua zegoela argi utzi behar duzu eta langileek gobernu horrekin haserretu zirela. Eta gobernua erori egin zela eta hurrengo hauteskundeetan eskuinak irabazi zuela!19.3.1.4 punt hontan azlatzen da baita gerra hotza azkeneko parrafito baten eta
badau beste puntu baten konkretuki 19.2.1.1 baita gerra hotza aipatzen dala ze
diferentzi dau ordun?¿ sq no entiendo ta bakit gerra hotza IMPORTANTISIMO DALA! Ya lo kreo! Baina, ez dizut galdetuko oraingoan eta, suspenditzen baduzu, badugu denbora hori ikasteko!19.3.2.2 langile mugimenduaren susperraldia ortik algunos puntilos galdetukozu
ala osea ez dena! Ez! Gauza gutxi...19.4.2.2 hazkunde ekonomikoa oi beste puntu baten barrun agertzen da hazkunde
ekonomikoaren ondorioak eta arrazoiak eta akodatzen naiz azterketan jarri zenula
eso sigue en pie no?¿ Ez dakit esaktamente zer den galdetu nahi duzuna, baina... bale! garrantzitsuena, arrazoiak eta ondorioak izango dira!eredun jarri dezu bi konstituzio dazketela baino hiru agertzen die apuntetan o
eso me parece 1876koa - 1931koa eta 1978ko konstituzioa hiruek ikusiko ditut
ordun?¿ edo alguna no tiene futuro? Horiek denak ikasi! Beno, txé, a empollar! Gero 21:00ak aldera begiratuko dut berriro, baina no me fusiles a preguntas eta benetako kezkak galdetu! Ez dakit lagundu dizudan... Gero arte!
HISTORIA: 1. errekuperazioa maiatzean![]() Oihanek galdetzen du: nik la granjako altxamendue zegatik gertau zan eztet oso ondo ulertzen egie
esan! I. Gerra Karlista garaian eman zen. Maria Kristina liberalekin zegoen, absolutistek ez ziotelako kasu handirik egiten eta gerra galduko ote zuen beldur zen. Liberalek konstituzioa eskatzen zioten, baina bera ez zien kasurik egin. La Granjako Sarjentuen altxamenduaren ondoren, 1812ko konstituzioa jarri beharrean izan zen. Egun gutxi batzutan iraun zuen, berehala 1837ko konstituzioa egiten hasi baitziren! Ulertu ote duzu orain? Bestela, galdetu, e? Izak galdetzen du: lo de hamarkada doilorra, san luisen ehun mila semeena, iraultza loriatsua, amadeo sartuko daaa? Ba bai, sartuko da. ta desamortizaziona nun daaau??
Beno, jente! 21:00ak aldera begiratuko dut berriro, e? Ondo segi!
HISTORIA: Ohikoak-2+3. errekuperazioak maiatzean![]() Hementxe duzu jarri dudan azterketaren eredua:
10 puntu: 17 galdera Azterketaren eta errekuperazioaren galderak oso antzekoak izango dira, baina ez guztiz berdinak, e?Betiko gauzak sartzen ahalegindu naiz: Konstituzioa, Estatututa, Kontzertu Ekonomikoa, Legeak, garai bakoitzetik zerbait... Baina, klaro! Oraingoan leku gutxiago nuen eta gauza asko kendu beharrean izan naiz! Adibidez, txaskarrilo gutxiago galdetu behar izan dut, punturik gabe geratu bainaiz! Ebaluazioak ekilibratuta geratu zaizkit, bakoitza 5 puntutan. Konstituzioa nongoa ote? Kilosa! Biak ikasi! Beno, zielo! Asko ikasi! eta gero arte! Ordubiak edo hirurak aldera begiratuko dut ea kezkarik duzuen. Horrela bada, hementxe utzi. Gero arte!
HISTORIA: Ohikoak-1. ebaluazioaren errekuperazioa maiatzean![]() Hementxe duzue jarri dudan azterketaren eredua:
10 puntu: 13 galdera Ikus dezakezuenez, hasierako galderetan bariazio dexente izango duzue eta bukaerako horietan, berriz, bastante monografiko!Kontituzio batzuk sartzen direnez ebaluazio horretan, hori jarri dizuet galdera garestiena, 2 puntukoa. Asinke de peapa ikasi, e? Garai guztietako zerbait sartzen ahalegindu naiz, baina ez zait dena kabitu... Hala ere, garai batzuk ezin falta! Eta, komo siempre, muxo Fe! Kimikako azterteketa dirudi honek! Altxamenduak, Itunak... Más o menos kantau zati hori, klasean errepasatuarazi nizkizuen horiek baitira! Azterketaren eta errekuperazioaren galderak oso antzekoak izango dira, baina ez guztiz berdinak, e? Beno! Asko ikasi! eta gero arte! Ordubiak edo hirurak aldera begiratuko dut ea kezkarik duzuen. Horrela bada, hementxe utzi. Gero arte
EKONOMIA ETA ENPRESA: Ohikoak![]() Jakinaren gainean bazaudete ere, hementxe duzue jarri dudan azterketaren eredua:
10 puntu: 12 galdera Sartuko diren buruketa tipoak hurrengoak dira:
Bai buruketak eta baita teoria ere azterketaren oso antzekoak izango dira, baina ez guztiz berdinak, e? Beno! Asko ikasi! eta gero arte! Ordubiak edo hirurak aldera begiratuko dut ea kezkarik duzuen. Horrela bada, hementxe utzi. Gero arte
Galderei erantzuten...![]() Galderekin txintxo-txintxo ari zara, e? Nik bi galdera txiki dauzket (seguro ez diela sartzen baino bueno...
xD) 20.1.2.5 atalen, tirabira ugari jartzen don lekun lehehengo txurritoa ez det ulertzen. 20.1.2.7 atalen, UCD-PSOEn barrun daun ( b ) ez det ulertzen ezta. Tirabiren atalean, alderdian izan zituzten bronka batzuk jarri ditut, konfesional edo akonfesional iritziak aurrez-aurre, alegia. Adibidez, irakaskuntzaren lege berrian edo dibortzioa legalizatu edo ez erabakitzerakoan. Beste eztabaida gogorra OTANen sartu ala ez izan zen. Bigarren galderan, berriz, Otsailaren 23ko atxilotuei zer egin eztabaidatu zuten eta adostasun batzuetara iritsi ziren UCD eta PSOE. Balio ote dizu? Bestela, berriz galdetu, e? Ondo segi. Afal ondoren begiratuko dut berriro ere, ketalbais! Gero arte.
HISTORIA: 3. ebaluazioa![]() Azterketa jarri dut, jada! 12 galdera atera zaizkit eta hementxe duzue eredua:
Ea balio dizuen! Ondo segi eta zorte on! Beharrezko gauzak ikasi! Bihar arte!
March 10 HISTORIA: 2. ebaluazioko errekuperazioa![]() Hasi dira bezperako galderak, e? Batzuk galduta zaudetela esan didazue... Ezin izan dut apunteak bidali besterik egin! PDF batean bidali dizkizuet eta, bertan BUSCAR aukera erabiliz, bila zabiltzaten erantzuna aurkituko duzuelakoan nago. Oraintxe idatzi duzu zuk, Miren! Baina niñaaaaaaaaaaaaaa! Nola uler dezaket hor jarri didazun galimatias hori? E? Hala ere, galdera bat jarri behar dudan ala ez galdetzen duzula iruditu zait... Badakizu, diplomazia gehiago behar da galderak egitekoan. Horrela ez du balio, ez baita zure "kezka" ikusten! Lokeseve da elplumerooooo! Ai, ai, ai! Beno! La suerte está echada, ez? Garai honetan galdera seriorik ez bazait etorri, ONDO BAINO HOBETO ulertuko zenuten ideian nago... Ea egia den! Bihar arte utziko dugu gauza eta Batxi1 Gizan ikusiko dugu elkar, bale? Ea galdetu dudan guztia ikasten didazuen! Zorte on eta bihar arte!
March 06 HISTORIA: 2. ebaluazioko errekuperazioa![]() Gerturatzen ari zaigu Historiako errekuperazioa, e? Bihar atsedenean bilduko gara eta, aurrez, itun batzuk adostu beharrean izango gara... Hementxe utziko dizuet azterketaren bereizgarri batzuk: 14 galdera eta 10 puntu.
1. 1876ko Konstituzioa/1931ko konstituzioa 2. 1839ko urriaren 25eko Legea/1876ko uztailaren 21eko Legea 3. Kontzertu ekonomikoa/Kupoa/Foru baimena/Batzar Nagusiak/Diputazioak 4. Antonio Cánovas del Castilloren jarrera 5. Berrezarkuntza: · Sistemaren oinarriak/Sistemaren funtzionamendua 6. Porrotaren arrazoiak/Bartzelona/Ferrer/ Pistolerismo/Abd-el-Krim/Annual/ 7. Diktadura: · Estatu kolpearen jatorria/ · Estatuaren interbentzioa ekonomian · Oposizioa/Aurkako saioak/Amaiera/Donostiako Ituna/Jakako altxamendua/
8. Koadroa 9. Santoña/Krausismo/Institución Libre de Enseñanza/Sanjurjada/Casas Viejas/Estraperlo/1934ko iraultza 10. Ekonomiaren modernizazio ezaren arrazoiak/Protekzionismoa/EHko ekonomiaren garapenaren arrazoiak/Burdinaren garapenaren arrazoiak 11. Langile mugimendua EHn 12. Euskal nazionalismoa/Arana/Aranaren ondorengoa/Errep-Ezk-Nek erreforma-arazoak eta ondorioak 13. Gerra Zibila-Nazioarteko partaidetza/Brigadistak/Interbentzioaren Aurkako Tratatua/Condor Legioa/ Bihar arte!
February 16 EKONOMIA ETA ENPRESA: 2. ebaluazioko azterketa![]() Ekonomia eta enpresaren azterketa eredua ez dizuet zintzilikatu, baina klasean esan nizuen. Badaezpada ere... hementxe doa: 5 balantze jarriko dizkizuet, errazak, tranparik gabe, delosdetodalavida! Hori da lehenengo egingo duzuen lana, bale? Gero gerokoak!
February 09 HISTORIA: 2. ebaluazioko 2. zatia![]() Hementxe jarriko dizuet azterketa eredua. Gogora ezazue azterketa erdia egina dugula, jada, eta 5 puntu bakarrik falta zaizkigula bukatzeko. Ordubete baino gehixeago beharko duzue, baina 2 ordu baino gutxiago. 11 galdera atera zaizkit horrela banatuta:
January 19 HISTORIA![]() Asteburua iruzkinak zuzentzen eman dut eta iradokizun batzuk luzatzekotan nago:
A! Ondo legoke gaurko Antzokiko pelikula ikusiko bazenute: La Ola. Autokrazia gai bezala. Beldurgarria...
January 15 HISTORIA: Galderei erantzuten![]() Liatuta ibili naiz, baina berehala erantzungo dizuet. Yuju! 8.4.3 EUSKAL PROBINTZIETAKO
FORUEN ERREFORMA No entender porke no leer, e? Hementxe duzu, azken galderan. Ez baduzu ulertzen, berriz galdetu. Veamos... Aldaketak: foru baimena??? No entiendo, sentidue dauke? ze esan nahido esaktamente foru baimenak? xke a mi me suena a foru eoteko edo baimena.. Bestetik, Erantzuna: Estatuaren legeak udal antolaketetan aplikatu
ziren ta baita muga zergak mugara. Bi gauza hoiek no entender! De momento
hoi.. Horri erantzuteko, zein testuinguruan jartzen duen jakin beharko nuke. Ez dakit zertaz ari zaren... Argibide gehiago? :) 9.4 SISTEMAREN
FUNTZIONAMENDUA... Alderditan.. jakin beharra dau alderdi bakoitza gobernun
zeonen ze pasau zan? Jartzeu: Alderki kontser: gobernuan egon zirenean,
karlistada amaitu zen, kubako gerra amaitu.. hoik bai? Posklaro! 9.5 La Konsti: Eskubide
garrantzitsuenak ezerezean geldi zitezkeen. No sé por donde va. Qué eskubides
son? Ez ditut zehaztu, entreotraskosas, ez dakizkidalako. Oso interesatuta bazaude begira genitzake, baina azterketa honetarako, behintzat, ez dituzu behar. Eskubideen zerrendaz aritu gara klasean, elkartzekoa, adieraztekoa... Zerrenda horretaz ari da. 8.6 iritziak eta emaitza ez det arrapatzen esplikau daikezu? Saituko naun ba, señora Miren! Bi iritzi kontrajarri ditugu 1876 inguruan:
Parlamentuan
eztabaidatu eta onartu egin zen gobernuaren proiektua. Haren arabera,
diru (zergak) eta gizon kontribuzioa (soldadutza) egin beharko zuten nahitaez euskal lurraldeek.
Lehenengo duda da aber galdetu bar dezun enplan Sistemaren oinarria? eta dena jartzea eske oi dena garrantzitsue da baiño kse kiston matada da. Beno, ba juxtu esan duzun galdera hori, porsupues galdetuko nukeela horrela. E, Yiya! Bietatik bat jarriko dudala esan dut! Kasu horretan ez daude asko... Bueno ta uain duda gaien
7.3.2 puntue ez det oso ondo ulertzen sobre todo helburuna. Ea, bada! Ez dakit ziur hau den nahi duzuna, baina egingo dugu ba saioa! Foruek ekonomia eta gizarte arloan zuten eraginaz ari da:
eta gero 8.7. kontzertu ekonomikoa atzo esplikau zenun kupoa baño duda dauket, aber kupoa da euskaldunek oraindu beharra zeukaten kuota bat edo ola ezta? eta esaten do diputaziok zeharkako zergan bitartez lortzen zutela kupon balio. Olako zerbait da? edo gaizki ulertu det?? Ez. Ondo ari zara. Gobernu zentralak ez du esaten diputazioak nola jasoko duen dirua, nola jarriko dituen zergak... Bakar-bakarrik kupoa interesatzen zaio, aurrez ezarritako diru kopuru hori. Noizbehinka kupo hori igotzen saiatuko da, euskaldunen irabaziak igo egin direla-eta, baina zergak nola biltzen diren berdin zaio. Ea balio dizuen! Begiratuko dut berriro ea duda gehiago dituzuen, e? Gero arte!
|
Testuak, Iruzkinak...
Buruketen emaitzak gaika
|
Inguruko gauzak
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|