Koro's profileBatxilergo2ko HISTORIA e...PhotosBlogLists Tools Help

Blog


    October 23

    Randy Pausch jaio zen gaurkoan


    Kaixo, koadrilla!

    Hementxe nago... birusak zaintzen. Eta nire asteko Historia Batxi 2ko klaserik hoberena galdu dudala pentsatzen, ostiralekoa, lehenengo orduan den bakarra... Gaur egin gabe geratu zaizkidan lanak apuntatu behar ditut hemen, ea galera hori superatzen dudan! Bi gauza, behintzat, ezinbestekoak lirateke gaurkoan:

    Gaurko efemerideak komentatu beharko genituzke, ea datak asmatzen dituzuen eta hori dena:
    • Karlos I.a Espainiakoa koroatu zutela esan beharko genueke, zuetako bat ari baita bere lana egiten eta bukatzeko gutxi baino gutxiago falta baitzaio.
    • Gauza bera egingo genuke Gummo Marxekin, lan hori ez, baina bai Zeppo anaiarena egiten ari baikara.
    • Napoleon eta Errusian izandako porrota, Boltxebikeak eta Lenin, Franco eta Hitler Hendaian, Airbagaren patentea, Futboleroen kontuak, Ortuellako desastrea, Txetxeniarren bahiketa Moskuko antzoki batean edo Ipodaren jaiotza komentatuko genituzkeen gainetik.
    • Eta... Randy Pausch jaio zela. Urtero esaten dut azken boladan eta ez nukeen aurten era aukera galdu nahi. Hementxe duzue informazioa eta hementxe bere hitzaldi famatuaren bideoa: Haurtzaroko ametsetara benetan iristen. Ni baino urtebete gaztegoa zen, informatiko irakaslea... 2007ko irailean eman zuen hitzaldi hau eta entzuleak, zuek bezalako ikasleak, txundituta geratu ziren hark zioenarekin. Interneten di-da batean zabaldu zen hura eta hizkuntza ezberdinetara itzultzen joan ziren. Liburu eder bat ere atera dute harekin... eta iazko Ordiziako festean hil zen. Nahiko nuke zuen jakin nahia piztea.
    Bigarren gauza, nola ez, 8 egun besterik ez direla falta lana entregatzeko esatea da. Badakit badakizuela, baina... beldur pixkat ematen dit zuetako batzuon ausentziak...
     
    Beno... ba horixe izango litzateke dena. Agian, klase pixkat ere emango genuke, Antzinako Erregimenetik Aro Garaikiderako pausoa komentatuko genuke, Fernando VII.a Desiratua Espainian zegoen garaia komentatuko genuke... Beno! baina hori egingo duzue ni gabe ere eta ez naiz horretan luzatuko.

    Ondo segi, xalaus!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    November 30

    EKONOMIA ETA ENPRESA: Sarrera salmenta, Izen luzeenetakoa

    Kaixo, Txelitos!

    Biharko ekonomiako klasean komentatuko ditugun helbide batzuk:

    Ondo segi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    November 23

    EKONOMIA ETA ENPRESA: Repsol

    Kaixo, Txelitos!

    Biharko lana ari naiz prestatzen:

    Bihar azterketak erakutsiko dizkizuet, baina... hau da bakoitzari bidaliko diodana, e?
    Ondo segi!
    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño
    October 06

    HISTORIA: Argazki zaharrak


    CasetaDeLaReina2
    Kaixo, Txelitos!
     
    Donostiako argazki zahar batzuk aurkitu ditut eta klasean komentatzeko egokiak iruditu zaizkit. Hementxe duzue esteka. Horretaz gain, efemerideak kontsultatuko ditugu eta 3. gaiarekin jarraitu.
     
    Ondo segi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    September 12

    EKONOMIA ETA ENPRESA: Lehen klasea


    Kaixo, Txelitos!
     
    Kurtsoa hasi dugu eta erabiliko dugun helbidea jarri nahi dizkizuet hemen:
    Lan pixkat egin beharko dugu...
    Ondo segi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    HISTORIA: Lehen klase eguna


    Kaixo, Txelitos!
     
    Kurtsoa hasi dugu eta helbide batzuk jarri nahi dizkizuet hemen:
    Lan pixkat egin beharko dugu...
    Ondo segi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    May 06

    HISTORIA: Eskema osatzen

    Kaixo, Txelitos!

    Eskema osatu gabe zegoela-eta, aportazio "desinteresatu" ugari izan ditut gaurkoan bai klase batean eta bai bestean. Azkenekoak Inacioren "iradokizunak" dira:

    15.3.1.3.- Oposizioa barnealdean: (PCE eta PSUC, eragina, Agrupacion de Gerrilleros Españoles, errepresioa, atxiloketak)

    15.3.1.4.- Oposizioaren nekea eta borroka armatuen ahultzea: (Monarkiazaleek, itxaropena zapuztu, errepresioa, gerra hotza)

    15.3.2.4.- Legimitaterik gabeko erregimena (… Erregimenaren balantzak(6)… )

    16.1.1.- Trantsizio politikoaren hastapenak: (… Arrazoiak(5))

    16.1.1.3.- Trantsizioak izan zituen oztopoak: (Atentatuak(2), Gasteiz eta Jurramendi, Manifestazioak, arriskuak)

    16.1.1.4.- Demokraziarako itzulera:77ko hauteskunde orokorrak: (D’Hont, PCE, alderdiak, kontsentsua, Suarez eta UCD, emaitzak)

    16.1.1.7.- Moncloako itunak: (Itunak, krisia, arau jartzea, oposizioa, helburuak, lortu zena)

    16.1.2.1.- 1978ko konstituzioa: (10). (* berez 11 dira, baino esan dezu testuaren egitura ez dala sartzen, ordun 10)

    16.1.2.2.- Gernikako autonomi estatutua: (6). (*Berez 7 dira, baino esan dezu legearen egitura ez dala sartzen, ordun 6)

    16.1.2.3.- Bigarren legegiltzaldi demokratikoa: (Emaitzak(4), …….)

    16.1.2.7.- Amaierako krisia: UCD alderdiaren azken gobernua: (liskarrak, autonomiak eta LOAPA, 23F-ko erantzunkizunak, OTAN, estatutuak, dibortzioa, koltza olioa, Adolfo Suarez eta CDS)

    16.3.1.- Aldaketa politikoa; Hirugarren hauteskunde orokorrak: (UCD, AP, PSOE, PCE)

    16.3.2.4.- Administrazio mailako erreformak eta kanpo politikaren bira: (EEE eta OTAN(4), ………)

    16.3.2.5.- 1986ko legegintzaldia eta alderdi garrantzitsuenak: (PSOE, laguntzak, Fraga, IU eta PCE)

    16.3.2.6.- Erreformak, terrorismoaren aurkako borroka eta ekonomiaren egoera: (Irakaskuntza, ETA, ekonomia, PSOE eta UGT)

    16.3.2.7.- Hauteskunde orokorrak: (Oztopoak, Hauteskunde orokorrak, Autonomia hauteskundeak(4), Balorazioa, eskandaluak). (*Balorazioa ere jarri det, baino ez da azterketan ez da sartzen, zuk esan dezunez).


    Beno! Gauza batzuk horrelaxe jarriko nituzke eta beste batzuk nidepalo Ia-ia dena esaten duzu!... Hala ere, eskema egiten erakutsitako ahalegina baloratu beharra daukat eta... Bale! Gauza bakarra aldatuko dut:

    16.1.2.7.- Amaierako krisia
    : UCD alderdiaren azken gobernua: (Lehendakaria, UCD-PSOE (4), Gai arazotsuak (3), Suarez)

    Horrelaxe utziko dut.

    Eskerrik asko lagundu duzuenoi!

    Ondo segi!
    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño
    April 14

    HISTORIA: apirilaren 13-14

     
    Kaixo, Txelitos!
     
    Berandu bada ere, ezin ahaztu gaurko eguna. Edo atzokoa, hobeto esanda!
     
     

    eibar-errepublika

     
    Ondo segi!
    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño
    January 11

    BIOLOGIA: Asteleheneko azterketa


    Kaixo, Txelitos!

    Marijose gaixo dabilela eta, nire e-mailaren bidez komunikatzekotan geratu gara. Eñautek galdera batzuk egin dizkit eta Marijoren erantzuna jarriko dizuet hemen: 

    1- Mikroskopioen atalean gertakinen prestaketaren inguruko zatia sartzen al da?

    Ez.

    Edo mikroskopio optiko eta elektronikoaren arteko ezberdintasunak soilik?
    Horixe da sartzen dena.

    2- 336. orrian zelula prokariotikoen organuluak zehatzago azalduta daude. Hori ere beharrezkoa da edo nahikoa da 111. orrian irudiaren ondoan dagoenarekin?

    111. orrikoarekin nahikoa da, bestea gero berriro eman behar baituzue. Zerbait gehiago nahiko bazenute, hemen idatzi edo korreora bidal dezakezue.

    Ondo izan eta asko ikasi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    January 06

    Bihar arte...


    Kaixo, Txelitos!
     
    Zer moduz zabiltzate? Ziurrenik bihar ikusiko dugu elkar... Oraindik ez da ziurra, ordubatean jakingo baitira loteriako zenbaki sarituak zeintzuk diren eta... nork daki? Agian ezingo dut joan...
     
    Bestela, lavidasigueigual, esaten zuen aspaldiko abesti hark eta egunerokoari jarraitu beharko diogu. Konturatuko zineten ustean nago, baina, badaezpadaere, esango dizuet testuak zintzilikatu nituela: http://koroirastorza.com/HISTORIA2/Historia2_testuak.htm
     
    Bestalde, opor aurretik jarri nizuen ipotxaren stekak ez du, jada, funtzionatzen ("historia" ote da?) eta beste ipotx batzuk jarriko dizkizuet hemen:
     
    Ziur nago nire testuak eta txaskarriloak baino gehiago gustatuko zaizkizuela!
     
    Ondo izan eta bihar arte! (Seguro baietz!)

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    November 13

    HISTORIA: Errepasatzeko


    Kaixo, Txelitos.
    Hementxe duzue errepasorako presentazioa. 1. ebaluazioa jartzen duena klikatu behar duzue.
    Beste lanak beranduxeago beharko dute...
    Gero arte...


    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño




    October 15

    HISTORIA: Trafalgar


    Kaixo, Txelitos. Klasean hitz egin dugu Trafalgargo batailaz. Hemen ikus dezakezue.

     
    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño
    September 21

    EKONOMIA ETA ENPRESA: 1. gaia- Enpresa eta ingurua


    Kaixo, Yiyos!

    Kurtsoa hasi dugu eta ez dugu espazioa estreinatu. Hemen doa lehenengo komentarioa.

    Gaur osaba baten herentzia jaso dugu -hipotetikamente, noski- eta zapateria bat jartzeko baldintza zegoen testamentuan. Negozioa kokatzeko guneaz aritu gara eta horretarako begiratu beharreko faktoreez.  Albiste hauek irakurri ditudanean, bat edo beste behintzat ahaztu dugula konturatu naiz:


    Laster arte

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño