Koro's profileBatxilergo2ko HISTORIA e...PhotosBlogLists Tools Help

Blog


    November 22

    EKONOMIA ETA ENPRESA: 1. ebaluazioa. Ia!


    Beno, pues! Allavaladespedidaaaaaaaaaa kantatu beharko dugu.

    Harritu naiz buruketarik ez didazuelako galdetu... Beno! Dominatzen dituzuelako izango da...

    Orain deskantsatu eta bihar ... bordau! Ea dena ondo ateratzen zaizuen, e? Ondo loin!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    EKONOMIA ETA ENPRESA, 1. ebaluazioa


    Kaixo!

    Kaixo, kuadrilla!

    Zuzendu eta zuzendu ari naiz eta galderarik zegoen begiratu gabe! Saiatuko naiz orain!

    Kaixo, Luken eta Garazi!
    nun daude enpresen elkartze motak? eitut aurkitzen. Ta ze diferentzi dau Sozietate Zibil Publikoaren eta Sozietate Zibil Pribatuaren artean, bata publikoa eta bestea pribatua izateaz gain?

    1.25. Enpresen Integrazioa da apunteetako izena.
    Bigarren galderari dagokionez, berriz, horixe da diferentzia bakarra:

    -        Sozietate Zibil Publikoak Sozietate Zibil Pribatuaren helburu eta ezaugarri berak ditu, baina bazkideen arteko paktuak publikoak dira eta notario aurrean sinatuko den eskritura publikoaren bidez sortzen dira.


    Hala ere, frio-frio-frio...

    Apa, Garazi O!
    Enpresen ezaugarrietan, batzuetan aipatzen du transmisioa ezin dela edonola egin, bazkideen baimena behar dela. Beste batzuetan, partizipazioen transimisioa murriztua dela eta ezin dutela akzio izena hartu. Hortaz, lehengoen kasuan, akzioak dira transmititzen dena?
    Tasak ere ez ditut oso ondo ulertzen; zerbitzu publiko esaten duenean, zer esan nahi du, enpresa publiko bat? (Nik zinea, adibidez, zerbitzu publiko bezela ikusten dut, baino testuinguru honetan zinea ez da zerbitzu publiko bat, ez?)
    Subjektu pasiboa eta zergabekoa gauza bera da? (BEZ a azaltzen duen lekuan kontrako esanahia dutela ulertzen dut).
    Esan dituzun lehen bi esaldik gauza bera esan nahi dutela esango nuke... Kasu batzuetan ez zaie akzio izena ematen, partizipazio baizik. Baina ez arduratu horraino. Guk ez dugu hainbesteko detailerik ikasiko!

    Tasak: Beno... Ordiziako zinea, adibidez, munizipala da. Bastante publikoa kontsidera dezakegu. Ordiziako herriari interesatzen zaio zine bat egotea herrian eta horrexegatik dago. Ez da enpresa kapitalista, lehia duena... Zentzu horretan, publikoa da eta hortxe kolaboratzen duzu zuk, sarrera ordaindutakoan. Ez du zinearen jabeak poltxikoan gordeko eta denontzako onura den hori (edo izan daitekeen hori, hobeto esanda!) mantentzeko erabiliko dute...

    Subjeko Pasiboa eta Zergapekoa (Zuk zergabekoa jarri duzu!) gauza bera dira. BEZaren galderan, zerga osoa ordaintzen duena azken zergapekoa dela esaten dizu. Erdikoek ajusteak egin behar dituzte. Azkeneko zergapekoak (edo Subjektu Pasiboak) DENA ordaindu behar du.

    Aupa, Garazi U:
    BEZ_eko atalean , azkenekoz dauden hiru azpiatalak garrantzitsuak dira¿?¿
    - Adibidea
    -Enpresak eraman beharreko liburuak
    - Horretaz gain enpresaburuen obligazioak

    Eta ondoren Lukenek jarri duen zalantza berdina daukat!
    Beno, preziosa! Galdera hori ez dago erantzuterik! Nik zerga bat galdetuko dizut, baina ez osoa, zatiak baizik! Hiru galdera horiek balira garrantzitsuak izango lirateke, ez? No hay trato!

    Lukenen galdera, berriz, goien erantzun dut...

    Galdera gehiago baduzue, oraintxe jarri! Bederatzietan ondoloin esan nahi dizuet! Ondo segi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    November 18

    HISTORIA 2: 1. ebaluazioa


    Beno jende!

    Bihar jarriko dizuet Ekonomia eta Enpresako eredua.

    Ondo loin eta zorte on!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    HISTORIA 2: 1. ebaluazio bezpera


    Kaixo, koadrilla!

    Ari zarete ikasi eta ikasi, e? Gaur bai x sinesten dut hori esaten didazuenean! Azkartxeago hasi bagina...!

    Beno! Ahal den neurrian, goazen harira.

    Klasean esan dugu, baina, presaka ibili gara eta, badaezpada ere...

    Sin nombreren galderara noa (orain badakit zein den, e?):
    Zamakoladak puerto de la paz egin naiz zuen horretan (1.3.8), ez dut oso ondo ulrtzen jauntxoen jarrera, hau da, jauntxoek herria matxina zedin zer esan zuten ez dut oso ondo ulertzen.

    Jauntxoek ez zuten han zegoen negozioa galdu nahi eta herria behar zuten matxinada egin eta portu hori egiteari oztopoak jartzeko. Herria altxatzeko aitzakia berehala aurkitu zuten: FORU hitzak erabili zituzten, galduko zituztela eta soldadutzara joan beharrean izango zirela portu berri hori defendatzeko... (kokapena kostan zen!), eta blablabla. Espero bezala, herria haserretu eta altxatu zen eta...
    Hori uste dut galdetu duzula, ez? Ulertzen ez baduzu, berriro galdetu!

    Lukenek hurrengo galdera egiten du:
    Esparteroren erregeordetzan Bartzelona zeinek setiatzen du Esparterok? altxamenduaren erantzun bezala?
    Bai! Bartzelona altxatu zitzaion eta ez zen ibili kontxikitas! Inguratu eta bonbardatzeko agindu zuen! Momentu honetan, Espartero eta O´Donell estatu kolperako prestatu ziren eta Espartero atzerriratu beharrean izan zen. Bale?

    Iñigoren galderetara noa orain:
    1. 1812ko konstituzioak subiranotasun nazionala aldarrikatzen zuen eta horretarako herriak ordezkariak aukeratzen zituen, baina ez du jartzen zein motatako sufragioa zuten.
    2. Zein ezberdintasun dago ganbera bat edo bi edukitzeagatik?
    Beno... Ez da erraza hau esplikatzen. Gizonezkoen sufragio unibertsala aipatzen du, baina indirektoa eta 4. mailakoa. Uf! Zer ote da hori? 25 urtetik gorako gizonezkoek konpromisario batzuk hautatzen zituzten eta horiek hautatzen zituzten diputatuak. Beraz, ez zen hautaketa zuzena, zeharkakoa, baizik.

    Bigarren galderari dagokionez, gelan esplikatuko dizut ahal dudan neurrian, bale? Ziur egon biharko ez duzula horren beharrik. Ikasi zein konstituziotan ganbera bakarra den eta zeinetan bi eta listo. Ados? Ea baliokoa izan zaizun!

    Kaixo, Unai jauna!
    Ze diferentzi dau zentralismon eta monarkia administratibon arten?
    Pos eso! Zein diferentzia dago karramarro baten eta patata baten artean? Bi kontzeptu desberdin dira.
    • Zentralismoak, zentrotik antolatzen dela dena esan nahi du.
    • Monarkia administratiboak monarkia bat dela adierazten du, bere errege eta guzti, klaro! Gainera, administratiboa esaten du. Hori gerta daiteke, Espainiaren kasuan gertatu zen bezala, erresuma handi-handi bat izatea eta errege horrek dena ezin izatea kontrolatu. Beraz ordezko mordoa beharko luke hori dena antolatzeko. Hortxe beharko luke administrazioa. En la Republika independiente de Abaltzisketa, agian berak bakarrik egingo luke dena eta ez luke beste administrazioren beharrik izango!
    Kuestioa da, askotan biak daudela lotuta. Administrazioa ZENTROtik zuzendu ohi delako eta zentralismoak administrazioaren beharra duelako dena antolatzeko... Ez dakit ulertuko didazun... Bestela, biharkoa pasatutakoan, galdetu. Bihar ez duzu horren beharrik izango...

    Ei, seinora Ainhoa!
    52.orria, beste taktika bat jartzen duen hortan, Espainia eta Frantziak BASILEAKO PAKEA sinatzen dute. Euskal probintziekin zer gertatzen da?
    Konbentzio gerran egon gara eta euskal probintziak Frantziaren esku erori dira.
    • Lehenengo Espainiako armada Ipar Euskal Herrian sartu zen eta euskaldunak harekin batera, klaro.
    • Ondoren, Frantziak Gipuzkoa eta Nafarroaren zati handi bat hartu zuen eta... ai, ai, ai, ordezkari euskaldunak neutralak zirela adierazi nahi zien frantsesei, baina haiek ez zien utzi kamalatzen. Konkistatuta zeudela eta txiton!
    • Azkenean, euskaldun batzuk erre ke erre neutraltasuna lortu nahian eta beste batzuk frantsesen aurkako defentsa antolatzen.
    Frantsesentzat ere jaleo handi samarra zen hori dena eta negoziatzen hasi ziren, foruak utziko zizkien amore ematen bazuten...

    Testuinguru horretan sinatu zen Basileako Bakea. Sarrera handi samarra egin dizut, baina ulertzeko komeni dela uste dut. Esaten duzun bezala, Basileako Bakea Espainiak eta Frantziak sinatu zuten eta euskaldunen negoziazio guztiak a dos velas geratu ziren! Bilboko jauntxoak gerra garaian alde eginda zeuden, dardarka, frantsesek zer egin zezaketen beldur, baina orain ere ez ziren oso lasai geratu. Bertako herritarrak ere altxa zitezkeen...

    Bale? Hala ere... frio-frio.

    Ez zabiltzate oso fin azterketa inguruan, dispertsio handi samarra nabaritzen dut... Ez dakit. Orain Batxi1ekoengana noa. Begiratuko dut zerbait dagoen 21:00ean, baina hau aurreratuta uzten dut, e?

    Gero arte,
    xalaus!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    May 21

    HISTORIA: 2+3. errekuperazioak maiatzean


    Kaixo, salá!
    20.1.1.1 (kontinuismoaren ezina) lehenego 3 puntuk ez ditut ulertzen osea ze aldaketak eman ditun arias navarrok! sq nik ulertzen det como q hauteskundek kentzen ditula ta ordun gobernun papera izango dala en hautatuar todo no?¡ puede ser algo asi?¿ al bazu esplikau hiru puntuk bale?¿?
    Beno... Horrela esanda ez diot tankerarik hartzen... Saiatuko naiz:
    Pentsatzen dut Carlos Arias Navarroren lehen gobernuaz ari zarela. Otsailaren 12ko izpiritua aipatzen du, aldaketa nahia, baina oso aldaketa xumeak:
    • Udalerrietan hauteskunde prozesu bat egongo zela aurreikusi zuten. Baina udalerri handiak (Madril, Barcelona...) gobernuak zuzenean antolatuko zituen.
    • Gorteetako diputatuak ere ez ziren demokratikoki hautatuko.
    • Sindikatuak ez ziren askeak eta ez zegoen elkartzeko askatasunik.
    • ...
    20.1.1.7 ( moncloako itunak) gobernuk eta oposiziokoek euren arten jartzen due arau bat baino zein da araue? sq hurrungo esaldi oi ez det ulertzen q pone... monarkiaren demokratikoa bermatzearren egin zen.ESO NO ENTIENDO!
    No me extraña; horrela ez du zentzurik! Beste era batera esango dizut: Orain dela gutxi jarri da Joan Karlos errege. Ez da batere ziurra horrela jarraituko duenik eta Moncloako Itunek hori aseguratu nahi zuten, monarkiak jarraitzea nahi baitzuten. Ulertu ote duzu oraingoan?

    Beno, denbora aurrera joan da... Ondo lo egin eta bihar arte.
    Zorte on, denoi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño


    HISTORIA: 2+3 errekuperazioak maiatzean


    Kaixo, preziosa! Vayaliodepreguntasyproposicionesdesonestas!
    Ez naiz harritzen oraingo sobredosi honekin erabat liatuta egotea, baina... Ea zerbait ateratzen dugun!
    9.6.5 Abd el-krim eta Annual inportantes no?
    10.5.2 sanjuanada bakit azterketan galdetu zenula ta donostiako ituna baita ustet yo creo q sera inportante o?¿jeje
    12.2 eeeee langile mugimendu EH dena?¿ sq es un toston........
    16.6.3.3. asturian patria keridaaaaaaa inportante no?¿
    16.8 espainiako gerra zibila eta 16.8.2 nazioarteko estatuen partaidetza
    19.1.2 sistema politiko frankistaren oinarriak q es lo de franco very important?
    Horiek denak, sin komentarios! Kezkarik ez dizut ikusi...!
    9.6.1 horrn barrun hondamendiaren ondorioak: bertan canovas esa sagastan zeozer aipatzen do baino ez asko ta nola esan ziazun q canovas era muy inportante pues egiesan ez dakit mucho de canovas sq no pilo donde esta canovas.
    Ez da galdera hori! Canovasen jarrera da.
    10.1 estatukolpearen jatorria eta 10.5 errepublikaren igarobidea.... ez mesedez!XD
    Pues síkevamosbien! Bietako bat jarri dut eta bestea ez! Hori pasatzen zaizu por no ser prudente con las iradokizunas, melona!
    11.2 eta 11.2.2 puntu hauek son de burdina eta ekonomia entonces...azterketa ekonomiko bat ata zaizu?¿
    Ba ez. Ez da oso ekonomikoa, baina por supuesto ke burdina bai!
    16.5.4 esplikau daikezu berriro casas viejas mesedez sq casas viejas sartzen da nekazaritzaren erreformako puntu ortan baino bukaeran agertzen da ordun casa viejas zuk galdetzen bazu ze esaplikau barra daket sq tengo bastante kakau con ese pueblo!jeje
    Nahi duzun lekutik, baina ezkerreko gobernua zegoela argi utzi behar duzu eta langileek gobernu horrekin haserretu zirela. Eta gobernua erori egin zela eta hurrengo hauteskundeetan eskuinak irabazi zuela!
    19.3.1.4 punt hontan azlatzen da baita gerra hotza azkeneko parrafito baten eta badau beste puntu baten konkretuki 19.2.1.1 baita gerra hotza aipatzen dala ze diferentzi dau ordun?¿ sq no entiendo ta bakit gerra hotza IMPORTANTISIMO DALA!
    Ya lo kreo! Baina, ez dizut galdetuko oraingoan eta, suspenditzen baduzu, badugu denbora hori ikasteko!
    19.3.2.2 langile mugimenduaren susperraldia ortik algunos puntilos galdetukozu ala osea ez dena!
    Ez! Gauza gutxi...
    19.4.2.2 hazkunde ekonomikoa oi beste puntu baten barrun agertzen da hazkunde ekonomikoaren ondorioak eta arrazoiak eta akodatzen naiz azterketan jarri zenula eso sigue en pie no?¿
    Ez dakit esaktamente zer den galdetu nahi duzuna, baina... bale! garrantzitsuena, arrazoiak eta ondorioak izango dira!
    eredun jarri dezu bi konstituzio dazketela baino hiru agertzen die apuntetan o eso me parece 1876koa - 1931koa eta 1978ko konstituzioa hiruek ikusiko ditut ordun?¿ edo alguna no tiene futuro?
    Horiek denak ikasi!
    Beno, txé, a empollar! Gero 21:00ak aldera begiratuko dut berriro, baina no me fusiles a preguntas eta benetako kezkak galdetu! Ez dakit lagundu dizudan...
    Gero arte!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    HISTORIA: 1. errekuperazioa maiatzean


    Kaixo, jente! Hasi dira galderak...
    Oihanek galdetzen du:
    nik la granjako altxamendue zegatik gertau zan eztet oso ondo ulertzen egie esan!
    I. Gerra Karlista garaian eman zen. Maria Kristina liberalekin zegoen, absolutistek ez ziotelako kasu handirik egiten eta gerra galduko ote zuen beldur zen. Liberalek konstituzioa eskatzen zioten, baina bera ez zien kasurik egin. La Granjako Sarjentuen altxamenduaren ondoren, 1812ko konstituzioa jarri beharrean izan zen. Egun gutxi batzutan iraun zuen, berehala 1837ko konstituzioa egiten hasi baitziren!

    Ulertu ote duzu orain? Bestela, galdetu, e?

    Izak galdetzen du:
    lo de hamarkada doilorra, san luisen ehun mila semeena, iraultza loriatsua, amadeo sartuko daaa?
    ta desamortizaziona nun daaau??
    Ba bai, sartuko da.
    • Hamarkada Doilorra, Hirurteko Liberalaren ondoren dator.
    • San Luisen Ehun Mila Semeak Hirurteko Liberalari bukaera ematera etorri ziren frantses tropak dira. Baita lortu ere. Ondoren Hamarkada Doilorra dator.
    • Amadeo Saboiakoa Isabel bidali ondoren jarri zuten erregea da. 1868an Seiurteko Demokratikoa hasi zen eta lehenengoz Amadeo egon bazen ere, bukaeran I. Errepublika izan zen. Seiurtekoaren ondoren, Alfontso XII.a etorri zen, Isabelen semea.
    • Desamortizazioak garrantzi handia izan zuten. Esku hilak, Eliza, Udalak eta abar desjabetu eta lurrak saldu egiten zituzten. Jabe gehiago izateko zela esan ohi zen, baina Mendizabalen Desamortizazioan ateratako etekinak I. Gerra Karlista irabazteko erabili ziren eta Madozenak, berriz, burdinbidea egiteko. 
    Eta nik zera eransten dut: Oso galdera inportanteak izan dira egin dizkidazuen horiek, baina "hundido", oraingoz, ez. "Tokado", bai. Je, je...
    Beno, jente! 21:00ak aldera begiratuko dut berriro, e?
    Ondo segi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    May 06

    Bihar arte!


    Beno, jente! Toito kontrolau?

    Ondo lo egin eta bihar arte.

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    Galderei erantzuten...


    Kaixo, Jontxu!

    Galderekin txintxo-txintxo ari zara, e?

    Nik bi galdera txiki dauzket (seguro ez diela sartzen baino bueno... xD)
    20.1.2.5 atalen, tirabira ugari jartzen don lekun lehehengo txurritoa ez det ulertzen.
    20.1.2.7 atalen, UCD-PSOEn barrun daun ( b ) ez det ulertzen ezta.

    Tirabiren atalean, alderdian izan zituzten bronka batzuk jarri ditut, konfesional edo akonfesional iritziak aurrez-aurre, alegia. Adibidez, irakaskuntzaren lege berrian edo dibortzioa legalizatu edo ez erabakitzerakoan. Beste eztabaida gogorra OTANen sartu ala ez izan zen.

    Bigarren galderan, berriz, Otsailaren 23ko atxilotuei zer egin eztabaidatu zuten eta adostasun batzuetara iritsi ziren UCD eta PSOE.

    Balio ote dizu? Bestela, berriz galdetu, e?

    Ondo segi. Afal ondoren begiratuko dut berriro ere, ketalbais! Gero arte.

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    March 10

    HISTORIA: 2. ebaluazioko errekuperazioa


    Kaixo, Txelitos!

    Hasi dira bezperako galderak, e? Batzuk galduta zaudetela esan didazue... Ezin izan dut apunteak bidali besterik egin! PDF batean bidali dizkizuet eta, bertan BUSCAR aukera erabiliz, bila zabiltzaten erantzuna aurkituko duzuelakoan nago.

    Oraintxe idatzi duzu zuk, Miren! Baina niñaaaaaaaaaaaaaa! Nola uler dezaket hor jarri didazun galimatias hori? E? Hala ere, galdera bat jarri behar dudan ala ez galdetzen duzula iruditu zait... Badakizu, diplomazia gehiago behar da galderak egitekoan. Horrela ez du balio, ez baita zure "kezka" ikusten! Lokeseve da elplumerooooo! Ai, ai, ai!

    Beno! La suerte está echada, ez? Garai honetan galdera seriorik ez bazait etorri, ONDO BAINO HOBETO ulertuko zenuten ideian nago... Ea egia den!

    Bihar arte utziko dugu gauza eta Batxi1 Gizan ikusiko dugu elkar, bale? Ea galdetu dudan guztia ikasten didazuen! Zorte on eta
    bihar arte!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    January 15

    HISTORIA: Galderei erantzuten


    Kaixo, Iñaki!

    Liatuta ibili naiz, baina berehala erantzungo dizuet.

    Yuju! 8.4.3 EUSKAL PROBINTZIETAKO FORUEN ERREFORMA
    Veamos... Aldaketak: foru baimena??? No entiendo, sentidue dauke? ze esan nahido esaktamente foru baimenak? xke a mi me suena a foru eoteko edo baimena..

    No entender porke no leer, e? Hementxe duzu, azken galderan. Ez baduzu ulertzen, berriz galdetu. 

    Bestetik, Erantzuna: Estatuaren legeak udal antolaketetan aplikatu ziren ta baita muga zergak mugara. Bi gauza hoiek no entender! De momento hoi..

    Horri erantzuteko, zein testuinguruan jartzen duen jakin beharko nuke. Ez dakit zertaz ari zaren... Argibide gehiago? 

    :) 9.4 SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA... Alderditan.. jakin beharra dau alderdi bakoitza gobernun zeonen ze pasau zan? Jartzeu: Alderki kontser: gobernuan egon zirenean, karlistada amaitu zen, kubako gerra amaitu.. hoik bai?

    Posklaro!

    9.5 La Konsti: Eskubide garrantzitsuenak ezerezean geldi zitezkeen. No sé por donde va. Qué eskubides son?

    Ez ditut zehaztu, entreotraskosas, ez dakizkidalako. Oso interesatuta bazaude begira genitzake, baina azterketa honetarako, behintzat, ez dituzu behar. Eskubideen zerrendaz aritu gara klasean, elkartzekoa, adieraztekoa... Zerrenda horretaz ari da.

    8.6 iritziak eta emaitza ez det arrapatzen esplikau daikezu?

    Saituko naun ba, señora Miren! Bi iritzi kontrajarri ditugu 1876 inguruan:
    • Canovas: Euskal probintzien zergak eta soldadutza ezin zen negoziatu, baina prest zegoen kontribuzio hori nola egin zitekeen eztabaidatzeko. Haren ustez, 1839ko urriaren 25eko Legeak zioen bezala, Gorteek, Diputazioei entzun ondoren, alda zezaketen hura.

    • Euskal diputazioak ez daude ados; lege hura itun baten emaitza izan zela  zioten eta, aldatzeko ezinbestekoa zela gobernuaren eta diputazioen arteko akordio bat.

    Parlamentuan eztabaidatu eta onartu egin zen gobernuaren proiektua. Haren arabera, diru (zergak) eta gizon kontribuzioa (soldadutza) egin beharko zuten nahitaez euskal lurraldeek.
    Horrela ulertu ote duzu?

    Apa, Amaita!

    Lehenengo duda da aber galdetu bar dezun enplan Sistemaren oinarria? eta dena jartzea eske oi dena garrantzitsue da baiño kse kiston matada da.

    Beno, ba juxtu esan duzun galdera hori, porsupues galdetuko nukeela horrela. E, Yiya! Bietatik bat jarriko dudala esan dut! Kasu horretan ez daude asko...

    Bueno ta uain duda gaien
    7.3.2 puntue ez det oso ondo ulertzen sobre todo helburuna.

    Ea, bada! Ez dakit ziur hau den nahi duzuna, baina egingo dugu ba saioa!


    Foruek ekonomia eta gizarte arloan zuten eraginaz ari da:

    • premia biziko gaiak bermatzea:, bertan ez dago nahikoa elikagai (garia, gatza...) eta inportatu egin beharko dute.

    • Merkataritzari eta olagintzari laguntzeko politika.

    • Aduanak ez zeuden kostaldean, barnealdean baizik (Urduña, Balmaseda, Gasteiz, Tolosa, Ataun, Segura...). Beraz, atzerritik etorritako produktuek ez zuten zergarik ordaintzen eta honek kontrabandoa bultzatzen zuen. Aldi berean, euskal burdina Gaztelan edo Andaluzian saltzerakoan atzerritarrek bezalaxe ordaindu behar zituen zergak.

    • Zerga salbuespena. Nola ulertu behar dugu hau? Beste lurraldeetan indarrean zirauen zerga-araubide komuna euskal herrialdeei, “provincias exentas” zirenez, ez ezartzea. Edozelan ere, zerga salbuespena beste bidetik konpentsatu zen: “borondatezko” emari edo “donatiboak” ematearen bidetik. Egia esan, urteak joan urteak etorri ohiko zerga-ordainketa bihurtu zen.

    Hasierako aldatu diztu eta bestea, berriz, berdin-berdin utzi dizut, horrela ulertuko duzun esperantzan. Horrela ez bada, berriro galdetu, e?

    eta gero 8.7. kontzertu ekonomikoa
    atzo esplikau zenun kupoa baño duda dauket, aber kupoa da euskaldunek oraindu beharra zeukaten kuota bat edo ola ezta? eta esaten do diputaziok zeharkako zergan bitartez lortzen zutela kupon balio. Olako zerbait da? edo gaizki ulertu det??

    Ez. Ondo ari zara. Gobernu zentralak ez du esaten diputazioak nola jasoko duen dirua, nola jarriko dituen zergak... Bakar-bakarrik kupoa interesatzen zaio, aurrez ezarritako diru kopuru hori. Noizbehinka kupo hori igotzen saiatuko da, euskaldunen irabaziak igo egin direla-eta, baina zergak nola biltzen diren berdin zaio.

    Ea balio dizuen! Begiratuko dut berriro ea duda gehiago dituzuen, e? Gero arte!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño


    December 09

    HISTORIA: Ia!


    Kaixo, Txelitos!

    Ondo lo egin eta zorte on!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    HISTORIA: 1 falta


    Kaixo, Txelitos!

    Oraintxe etorri naiz Durangon izan dugun Ekonomia eta Enpresako bileratik eta banoa zuei kaso egitea.

    eredun jarri dezu isabel ta bere barrun adinez txiki zanen baino oi bere bizitzan sartzea no?¿ ta ez zenun esan bizitza ez zala inportantea? bestela oi galdetzen bazu ze jarriko deu 13 urtekin adin-nagusikoa konsideratu zutela edo nola no lo pilo!! JEJE
    Horrek ez du ematen garrantzi handirik duenik, ezta?

    4.4.1.3.1.( 3. puntue) la granjan ze onartu zien bi konsti 12koa eta 37koa? edo bakarra? lenengon liberalak eta moderatuk zeren txandaka eta gero liberalak geitu zielako eta nola gehio zien bigarrena onartu zuten edo nola da? ez det ulertzen puntu oi.

    Ez! La Granjan (hizki larriz leku baten izena delako!) altxamendua egin zuten konstituzio bat eskatuz. 12koa jarri zuten, baina berehala ikusi zuten berritu beharrean zegoela eta horrela sortu zen 37koa.

    hirurteko liberalan liberalizazioak eta beste zenbait aldaketa or barrun daren 10 puntuk de peapa jakin behar die edo batzuk esanda naikoa izango zan?
     Honbreeeeee! 9 edo 10 berdintsu izango da, baina 5 edo 10 ez! A peso izango da. De peapa edo de paape..., nahi duzun bezala ikasi, baina... Zenbaitetan zuek logikaz asmatzen duzuen punturen batek nik jarritako 10 horiek bezalaxe balio du...
    Ondo segi eta, dudarik baduzue, lasai galdetu!

    Beno, jente! Guxi falta zaigu... Orain afaltzera joango naiz eta 22:00etan berriro begiratuko dut ea dudarik dagoen, edo saldoak jarri behar ditugun, edo... Beti bezala, dudarik baduzue, hementxe utzi edo korreoz bidali eta ordu horretan erantzungo dizuet. Gero arte!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    December 07

    HISTORIA: 2 falta


    Kaixo, Txelitos!
    Iepa! Gauza bat hor jartzen dezu 1.go gaitik ez dala puntuik eroitzen baino gerogo esatezu 1.1 eta 1.2 bakarrik ez ditugula ikasi behar. Zein dau ondo bitatio?
    Apa, Asier! Ba... biak daude ondo. Batean garbixeago dago bestean baino! Bi galdera horiek ez ikasteko esan dizuet eta gainera gai horretan ez dagoela punturik! Pozezo!

    Anek ere bidali dit zerbait gaizki egon behar duen mezua, baina ez dakit non dagoen akatsa... Norbaitek ikusi badu gazapoa, esaidazue, faborez, e?

    Ondo segi eta, dudarik baduzue, lasai galdetu!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño


    December 04

    EKONOMIA ETA ENPRESA: Ia!

    Kaixo, Txelitos!
    ya lo siento baino holding ez det ulertu :-( jooooooooooooo
    Aurreko modeloetan enpresak elkartu egin dira, baina Holdingean enpresa nagusi batek enpresetako (filialak) akzioak erosten ditu, enpresa horien kontrola lortzeko. Kontrola akzio kopuruaren araberakoa izaten da: erabatekoa, gehienekoa, gutxienekoa edo barrukoa.

    Ez dakit ikusiko duzun eta argituko dizun, baina, honezkero, despedidaren ordua izango dugu. Bihar hitz egingo dugu!


    Ondo loin eta ea zorte ona izaten duzun!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño


    EKONOMIA ETA ENPRESA: 1. errekuperazioa

    Kaixo, Miren!

    Banator zure galderei erantzuna ematea...
    fiskalitate hitzak ze esan nai du?¿
    Zergak eta hori dena da.

    1.20 (Enpresaren kokapena erabakitzerakoan kontuan hartu beharreko zenbait faktore) zerrenda guzti hori dena jakin beharra dakeu? sq ene jesus es una pregunta de examen bastante fea me parece ami e... XD
    Bai, zera! Nola galdetuko nuke ba nik hori? Eztapentsure!

    1.22 Multinazionalak suena a inportante no? sq es un pokito larga ee... jajaja
    Bai. Ez dut galdera osoa jarriko, baina jakin beharra dago!

    korooo ez jarri SZ ETA PFEZ meseeeeeeeeeeeeeeeee sq aunq sea menos q las demas no me entra!! NO PUEDOOOOO XD
    Ni hablar! Oso galdera peligrosoak dira! Ondo ikasi!

    daket JEZ dudita bat! aber NORENTZAT jartzen don lekun 3. puntue pone enplegua eta energia berritzaileak erabiltzen dituztenak %50 eko hobariak aplikatzeko aukera izango dute NO PILLAR NADA! jaja eta gero laugarren puntun kuando pone urtebeteko bizia duten enpresek... quiere decir q solo lleba abierta la enpresa un año no?
    Bai, neska! Estatuari interesantzen zaio enplegu gehiago egotea eta energia berritzaileak erabiltzea. Horregatik saritzen ditu hori egiten duten enpresak, zergak jaitsiz. Bigarren galdera horren esplikazioa adibidez Kilometroak antolatzearen izan daiteke. Urtebete iraungo du prestaketak eta seakabo! Horientzat ere zerga barkamena dago. Eta jarraitu baduzu irakurtzen 5 urte iraun beharko balu (imajinatu eraikuntza bat egiteko edo kamino bat edo Olinpiadak antolatzeko edo...), horiek ere gutxigo ordainduko dute!

    otra duda: sq eureganatzea eta holding no es muy parecido¿? aber nik ola ulertu det EUREGANATZEA osea batzuk batzen diela sozietate bat eginez baino bertan nagusi bakarra daula ta HOLDING ordun nola da? sq lo entiendo igual nose....
    EZ! Biak agertzen dira Enpresen integrazioan eta saiatuko naiz argitzen:
    Holdingen definizioak:

    • una compañía matriz de varias empresas especializadas en distintos campos.
    • palabra inglesa ampliamente usada para referirse a la compañía que controla las actividades de otras mediante la adquisición de todas o de una parte significativa de sus acciones.
    • Sociedad que posee acciones de otras sociedades en cantidad suficiente como para controlar y dirigir su actividad.
    Bereganatzea:
    • Integrazioan dago hau ere, baina egiteko eraz ari da. Enpresa batek (A) beste bat hartzen du (B) eta oso-osoa meriendatzen du! B desagertu egiten da eta A bakarrik agertzen da bukaeran.
    Ulertu ote dinagu? Hau argitaratuko dinat hik ikusteko eta afaltzera joango naun. Ondoren begiratuko dinat ea beste dudarik dagoen.  Gero arte edo, bestela, ondo lo egin eta bihar arte
    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño
    November 16

    EKONOMIA ETA ENPRESA: Ia!


    Kaixo, Txelitos!
     
    Jopelas, Ian! Puntual-puntual erantzutekotan konektatu naiz, baina niporelforro lortuko dut zure mezu luze-luze honekin:
    Koro kontun izan ya hemendik 10 ordu bño gutxigoa esamiñe iten eongo geala, osea por favor, sé eskuzabal con las respuestas.. MESEDEZ!!!!

    1.6 Ez dakit nundik hartu, oso abstrakto
    1.7 Galdetzen badezu.. Enpresen elementuak adierazi... si respondo, Giza fakotreak, material faktoreak, antolakuntza faktoreak eta ingurune faktoreak me quedo korto?
    1.8 Enpresaren funtzioak.. Areak y todo eso.. esq suena a poco, muy poco inportante pero no sé :S
    1.22 Multinazionalak. Inportantea motak? Edo ezaugarrik bakarrik? Motak ez ditut ulertzen.. si usted me pudiera o pudiese explicar (si fuera o fuese necesario) :D
    1.23 ETEn ezaugarru guztik arrajatabla ez ezta?

    2.6 Zein da publizitatearen lege orokorraren helburuak? Pasando no?
    2.9 Zergen Lege Orokorra.. oso oso abstrakto dao esplikauta.. beste era batea esplikau daikezu? (si fuera o fuese necesario)
    2.14. Kontribuzioak, esplikau mesedez!
    2.19. Zerga baten zergapeko egitatea: Legeak aurreikusitako zirkunstantzien multzoa. Me lo aprendo de memoria bale??? O no? :S
    Esamiñez PFEZ, SZ eta hoien galdera nola izango da? adibidez: 5) BEZ. Edo trozo bakarrik?

    4.3 Autoritatea eta erantzukizuna.. AUTORIDADEAREN DELEGAZIOA SUBORDINATU BATI TAREA BAT ESLEITZEAN DATZA. QUÉ ME ESTÁ CONTANDO?????????????? A chino
    4.4 Planifikazioa.. pasando no?
    4.6 Departamentazioa ososoosos liosoa, ez zait gustatzen.. zuri Korito??? :)
    4.7 Con el Fayol.. A ver, nik hemen ulertu detena da: Fayolek nahi du hierarkia bat eotea, osea langilek beste nagusi batzun menpe eotea. Gero, estaeo administrazioa oso garrantzistue dala. y tal, ondo ulertuet? Gero neurrik jarri ta lixto? Hemen ze ingo dezu, galdetu Taylor, Mayo, Fayol eta Maslow ez? Uno de los cuatro, baño dena? Bai no?
    4.8 Ez det diferentziatzen 1 eta 2

    Bale Koro, creo que he abusado de ti, yalosiento
    Erantzun ahal dezunen!! :D


    Poziketehaspasau! Barkatuko didazu nik aukeratutako gauzak bakarrik komentatzen baditut:
    • Kontribuzioa tasaren antzekoa da. Hemen ere erakunde publiko bati ematen diozu, baina ez zuk ZUZENEAN disfrutatzen duzun zerbait. Denok ordaintzen ditugu kaleetako argia, basurak jasotzea... Denon onurak dira!
    • Esleitu = Adjudikatu
    • Eredu hierarkiko batean, langile bakoitzak zuzendari bat dauka. Funtzionalean, berriz, funtzio bakoitzarentzako bat dauka. Arloka dago antolatuta.
    Eta hortxe utziko dut. Mañanamasymejor! Ez nuke jendea honen zain edukitzea eta bukatutzat emango dut ruegosypreguntaseko saioa. Bihar jakingo duzue, zehatz-mehatz, nire aukera.

    Ondo lo egin eta ordura arte!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño


    EKONOMIA ETA ENPRESA: Ia-ia...

    Kaixo, Txelitos!
     
    Apa, Miren! Lehen ez badizut erantzun, batera lanean aritu garelako da. Ni besteei erantzuten aritu naizenean, zuk jarri duzu galdera, baina ni ez naiz ohartu... Yalosiento.
    2.27 SZ horren barrun tasa inposatzailea edo grabamen tasa bi puntu dare ta bertako portzentaiak eta urtek eta jakin behar die? sq no entiendo si no como ai q esplikar eso!
    Urteei ez nieke kasu handirik egingo, baina portzentaiak ezinbestekoak direla esango nuke...

    olakehay! azkeneko gaieko tipok ze esaten duen, mayormente, ulertzen ditut baino beste batzuk ez....
    Taylor:  ez diote uzten langilei pentsatzen dena programauta bezela dau... azkeneako nazkau iten die.
    Fayol: ??
    Mayo: lana atseginago bihurtzea musika jartzen eta jendekin hitzeiten...
    Maslow: piramidea:( azkeneko bik ez ditut ulertzen)  1)behar fisiologikok, 2)segurtasuna, 3)behar sozialak, 4)norberaren estimako beharrak ???????? 5)autorrealizazio beharrak ?????
    Mc Gregor: x eta y hor ze esan beahr deu bi eratako langilek darela ta listo??
    Ouchi: lan iten duten enpresai zeoze pasatzen bazaie beraiei baita afektatzen die
    Mc Kinsey: ?????????????????
    Uf! Mikerido Jontxu! Iazko idazki beldurgarri haien antza hartzen diet hemen jarri dizkidazun komentario hauei. Eta hori, ordenagailuko hizkia beti ere eskuzkoa baino errazago ulertzen dela, baina hala ere... Hor jarri duzun guzti horretatik, Mac Kinsey ahaz dezakezu, baina beste guztiak OSO OSO OSO OSO ONDO ULERTU, IKASI, ADIERAZI ETA ABAR egitea errekomendatzen dizut, e?

    Beno, Txes, hamaikak aldera azken bistaziloa botako diot honi, ea erabat desesperatuta zaudeten ala ez ikusteko! Eta merezi duzuen zorte ona desiratzeko...
    Ondo segi eta gero arte!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    EKONOMIA ETA ENPRESA: Galderei erantzuten...

    Kaixo, Txelitos!

    Hementxe nago! Pezkeninesekin hitz egiten aritu naiz eta...Hasiko naiz porpartes, bietan baitaude iruzkinak. Apa, Ian eta Laetxebe!

    Tasak.. erakunde publiko bati egindako diru-maileguak. Adb: erakusketa publiko baten sarrera, uni publikoko matrikula.. Ez diot logikaik hartzen
    Nik bai ez diodala zure kezkari logikarik harrapatzen! (zure hitzak erabiliz, je, je). Zuk Unibertsitate publikoko matrikula ordaintzen duzunean, nora doa diru hori? Erakunde publiko batera, ezta? Tasa hau erabiltzen duenak bakarrik ordaintzen du. Zure amona ez bada unibertsitatera joaten ez du ordainduko. Ez dakit non duzun gakoa...

    1.25 Koro... liada bat da. Inportantea bada esplikau mese..

    Inportantea da, baina luzeegia zuk DENA ez ulertzeko. Zehaztu gehiago zure kezka!

    aber koro multinazionalen barrun dauden motak naziozgaindikoak eta multinazionalak ez ditut ulertze,
    • Multinazionalak: Atzerria bai, baina kapitala etxean dago.
    • Naziozgaindikoak:  ez dute inolako loturarik herriekin. Planetako alde askotan lan egin eta lortzen dute kapitala, komenigarritasunaren arabera; eta edozein momentutan ere, toki batetik bestera mugitzen dute kapitala.
    Eskala ekonomikoa da, gero eta gehio produzitu ta irabazi, gutxigo kostauko zaizu eta horrek eragiñe izango do salmentako prezion. Adb. Todo a cien :)
    Argoazin! Pixka bat zuzenduta jarriko dizut hemen: zenbat eta gehiago produzitu, orduan eta gutxiago kostatuko zaizu eta horrek eragina du, bai salmenta prezioan eta baita irabazietan ere! Adibidea: Todo a cien.

    Ondarearen Gaineko Zerga los quetienenpasta bakarrik ordaintzen due? he entendido bien no?
    Ondare Transmisioen Gaineko Zerga, ez nau seguro ulertu deten edo ez. Izan daike hipoteka? Osea, ondare bat eskuratzen dezu eta ordaintzen zoaz zeharka.. edo alokatzea etxe bat?
    • Ai, ke lio! Gauza bat hipoteka da, zuk banku batekin egiten duzun tratua: zuk niri utzi dirua eta nik ez dakit zenbat denboran itzuli egingo dizut. Ez badut hitza betetzen, etxea zuretzako. Zuk bankuari ordaindu behar diozu esan duzun hori!
    • Eta beste bat zergak dira. Hau Ogasunera edo Udalera edo Diputaziora... joango da, erakunde publiko batera. Ondarearen Transmisioen Gaineko Zerga bada, transmisioa dagoen bakoitzean -hau da, salmenta bakoitzean-, erakunde publiko horrek kobratu egin nahi du! Ondarea izateagatik ere estatuak kobratu egin nahi du, horrek diru sarrerak ematen badizkizu, behintzat! Adibidez, bigarren etxe bat duzu eta alokatuta dago. Horregatik, errenta kobratzen duzu -oso aberatsa izan gabe ere gerta daiteke hori!- Zuk hortik irabazitako horri zerga tasa aplikatu eta zure irabazietatik puska bat dagokion erakunde publikoari ordaindu behar diozu...
    Beno, 21:00etan gutxi gora-behera, hementxe nago, bale? Gero arte eta asko ikasi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    EKONOMIA ETA ENPRESA. Galderei erantzuten

    Kaixo, Txelitos! Egia esan, hau aurreko postaren aurrean zihoan, baina sorginek ibili zaizkit nonbait...
     
    Egunonnnn!

    Atzo pake-paken egon zen gunea, baina gaur badago mobidila, e? Oraintxe noa...

    Kaixo, Laetxebe eta Ian!

    aer koritooo lehenengo gaie errepassatzen ai naiiz ez nintzelako ondo gogoatzen eta
    1.3. puntun ekoizpen faktoreen, helburuak eta koordinatun barruko adibidek jarri behar die??
    zatio hori esplikau daikeu enpresa ekoizpen faktore batzuen multzoa da, bertan enpresak eta enpresariek definituriko zenabit helburu daude eta enpreseen faktoreak beraien artean koordinatuta egon behar dira. Enpresa sistema bat da eta elementu multzo batez osatuta dago helburu orokor bat lortu nahian.
    Ola esplikau iten dezu eta ez dezu inungo adibideiik jartzen

    Horrela ikusita, ez dut arazoa harrapatu... Ekoizpen faktore batzuen multzoa dela esaten dut, baina beste galdera batean ekoizpen faktoreak zeintzuk diren esanda dago... Ez dakit galdera ulertu dizudan...

    koroo jarri barzu eskemaaa??
    Jarri behar dituzu eskeman por ejemplo 2.27. SZ (Izena, def, zergapeko egitatea, zerga oinarria, tasa inpositiboa, epeak) punto hoiek? barrukok digo..

    Bai! Eskema jarri gabe neukan, baina azkeneko momentuan erantsi nion. 3.1. galderaren erantzuna ere bai. Ea oraingoan ondo ateratzen den! Eta Iani erantzunez, bai, barneko atalak ere jartzekotan naiz. Keporpreguntarnokede egingo dut oraingoan!

    2.3 arrajatabla jakin behar da?
    Hiru bereizgarri horiek bai. Azkenekoaren barruan daudenetatik baten bat ahazten bazaizu, pos bono! Baina Kronologia-Apoderatu-Aktaliburu arrajatabla porsupues!

    2.5.. produktun egin faltsutzea ilegala.. ta atatzen die ba produktuk que ponen todo bonito? eso es ilegal? quiero decir, tendran cosas malas ez? eta lehiakiden produktuk gutxiestea, don simon y en esas gutxiesten ditue beste produktuk (sunny y esos).. hoi ilegala da?

    Hori klasean komentatu genuen. Gezurrik ez da esan behar, baina... mediasverdades esaten dira. Don Simonen kasuan esan genuen enpresa bereko bi produktu direla eta bata gutxiestu eta bestea goraipatzen du jendearen atentzioa erakartzeko. Ez dago kuidadorik Sunnyk salatzeko, enpresa BERA delako!

    Por otro lado.. Ainhoak esan dit galdetzeko aber zerga oinarria eta balio erantsia berdiñe dien
    ta adibide bat,.. tela 2 euro balio ditu eta gero soinekoa 6 eurotan saltzen dezu.. zein da zerga ionarria, 6 edo 4 euro?

    Segun eta noiz, izan daiteke.
    • Zerga oinarria orokorra da, zeri aplikatzen zaion tasa esan nahi du.
    • Balio erantsia, berriz, produktu bat saltzen duzunean, zuk eransten diozun kopuru hori da, zuretzako izango dena, poltxikorako. BEZ-a kalkulatu nahi baduzu, Balio Erantsi hau Zerga Oinarria da, baina PFEZ edo JEZ edo... kalkulatu nahi badituzu, notienesetioooooo! BEZ-aren kasuan, esango nuke Balio Erantsia=Zerga Oinarria. Esango nuke beti dela horrela. Beste zergetan, ezin duzu hori egin!
    1.6 mortala da, ez zait sartzen! eta .18 igual! :S
    Multinazionalak me huele a inportante no es asi?
    ETEn oinarrizko ezaugarrik tio.. es pa morirse, batzuk ez ditut ulertzen, merezi du denbora eotea hoiek ikasten?
    Pozi..., ez badakizkizu, behintzat, komeniko litzateke...

    1.25 enpresen integrazioa!! Una liada!
    2.7, zeinu dispositibon tokin esaten badet enpresak marka batzuk edo gauza batzuk patentau iten dituztela eta ordun beaiek dauzketela eskubidek hoiengan eta saldu in daizketela esanda nahikoa da?
    Eta, puestos, zergatik ez duzu dena esaten? merkataritza-izena, markak eta errotuluak direla. Gero zuk esan duzuna eta, bukatzeko, eskubida asmatzailearena dela eta, nahi izanez gero, esklusibitate hori sal diezaiokeela beste bati...

    Tributuk, tasak eta kontribuziok suanan a importante? esq no puedooooo!! :(
     
    Suena inportanTISIMOOOO!

    Ez dit testu guztia onartu eta aurrez jarri dut jarraipena...

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño