Koro's profileBatxilergo2ko HISTORIA e...PhotosBlogLists Tools Help

Blog


    November 20

    EKONOMIA ETA ENPRESA: 1. ebaluazioa


    Kaixo!

    Nik bai agindu eta gero hitza ez bete! Zertxobait atzeratu naiz, baina hementxe natorkizue errua konpontzera:

    19 galdera dira eta bertan:
    • Enpresa mota bat jarriko dut.
    • Zerga mota bat
    • Enpresen elkartze motaren bat
    • Teoriak, eskolak, organigramak...
    • 3 buruketa
    • 8 kontzeptu motz, definizioak... 
    Ez dizuet preziorik jarri behar, ez baitut ezer baztertzea nahi.

    Beno, yiyos! Asko ikasi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    November 17

    HISTORIA 2: 1. ebaluazioko azterketa


    Apa, jendee!

    Zortziak gerturatzen ari dira eta zerbait berria esan beharko dizuet... Formal-formal ari zarete, batere galderarik egin gabe, e?

    Anek esan dit ondo portatu zaretela eta hementxe doa agindutakoa.

    • 0,25 puntu: 2 galdera
    • 0,5 puntu: 9 galdera
    • 1,25 puntu: 4 galdera
    Konstituzioa kontuan hartu gabe, gai guztietan daude galderak. Batzuetan, besteetan baino gehiago, klaro! Horietan gai garestiena 4. gaia da, nola ez! Hori ez dut kenduko, ez! 4 puntu balio ditu!

    6. gaia ere ondo aztertu behar duzue. Badira galdera garrantzitsuak hor. Ekonomia gauza askoren motorea izan ohi da...

    Baina Anek esan dit zerbait konkretua esateko... Beno, ba hementxe doa la-bonba! 5. gaia ajustatu dut eta jarri dudanak 0,25 puntu balio du denera!

    Beraz, aukeratzekotan, badakizue zein baztertu behar duzuen! Kontzeptu xumeren bat besterik ez dut jarriko!

    Baina honezkero, dena dakizue eta nire laguntzaren beharrik ez duzue... 
    Besterik bada, esango didazue... Biharko klasea geratzen zaigu oraindik eta, azkeneko hauetan, klase emateko gogoz zabiltzatenez...


    Ondo segi, xalaus!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    November 15

    HISTORIA 2: 1. ebaluazioko azterketa


    Kaixo, koadrilla!

    Osteguneko azterketa jartzen ari naiz, baina ezin dut bihar arte borobildu. Zergatik? Oso erraza da. Biharko eta etziko klasean hainbat gauza ematekotan naiz eta, horren baitan, eredu bat edo bestea ateratzen zait.

    Beraz, ez dizuet puntuazioen taula emango, baina gauza batzuk aurrera ditzaket.
    • Konstituzio bat ziurra da eta aukeratuta daukat.
    • Bai Fernando, bai Isabel eta baita Seiurteko Demokratikoko garai bakoitzeko galdera bat jarri nahi dut.
    • Altxamendu batzuk, kontzepturen bat... -gelan asko errepikatutako gauzak-.
    • Ekonomiako puntu batzuk ezinbestekoak dira eta hori da falta zaitena borobiltzeko, azken gaikoa, alegia. 

    Galderei erantzutera noa orain.

    Usak galdetutakoari:
    • Absolutismoa 35. orrian eta 38.ean agertzen dela berriro esaten dit. Ea berdina den. Beno... Lehenengoan ezaugarri orokorrak agertzen dira eta bigarrenean, berriz, Espainikoak. Total patatas! Nahi baduzue, bakarrarekin konformatuko naiz: 35. orrialdekoarekin, bale? (38.ekoa ez dago ikasi beharrik!).
    • Beste galdera interesante bat ere egiten dit Usak. Ea 45. orrialdeko 2.1. galderan, Pentsamendu politiko eta sozialean, ea autore bakoitzaren azpian dauden puntuak jakin behar diren. Ez. Ez puntuak eta ezta autoreak ere. Galdera horretan agertzen diren autoreak ez ditut galdetuko!

    Gorkak egindako galdera ere oso interesantea da. Lege Zaharraren definizioarekin ez omen da aklaratu eta argitzera natorkio: Bi ataletan banatzen da erantzuna.
    • Batean, kontzeptuaren hasiera esaten dizu, 1789koaren ondoren, frantsesek aurreko guztia aipatzeko erabili zuten kontzeptua, mespresuzkoa.
    • Bestean, berriz, gaurkoa, Historiako kontzeptua, XVI.etik XVIII. mendera arteko sistema guztia biltzen duena (polit, eko, demog, ideologia...). Honetan, ez da mespresurik aipatzen, eman zaion izena da eta kitto, eta iraultza frantsesaren ondorengo aldaketek aldatuko duten hori sartzen du zakuan.

    Ez dakit balio dizuen aklarazioak... Bihar gehiago! Zuen galderak hementxe bertan zintzilika ditzakezue!


    Ondo segi, xalaus!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    September 28

    HISTORIA: Urdaneta


    Kaixo, koadrilla!
    Hementxe nago, berandu-berandu, azterketaren eredua emateko idean. Hala ere badakit batzuk gaixo zaudetela... Ez dakit nola konponduko dugun hori. Ezingo dugu beste egun bat horretan erabili... Beno! Hitz egingo dugu egoera zein den ikusitakoan. Ea denok etortzen zareten eta ez dagoen arazorik! 
    • 0,5 puntu: 8 galdera
    • 0,75 puntu: 2 galdera
    • 1,5 puntu: 1 galdera
    • 3 puntu: 1 galdera
    10 puntu: 12 galdera
    Gehienak galdera motzak dira, kontzeptuak, pertsonaiaren bat... Testu bat ere jarri dut, klasean agindu nizuen bezala. Eta galdera ireki bat ere bai. Zuek nahi duzuen eran erantzun dezakezue (ondo badago behintzat!) eta erraz-erraza izango da, zuek lasai esplikatzeko modukoa.
    Animatzen zaituztet aukera hau ez galtzea. Ia-ia puntu erregalatua da!
    Ondo loin!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño


    May 21

    HISTORIA: Ohikoak-2+3. errekuperazioak maiatzean


    Kaixo, preziosa!
    Hementxe duzu jarri dudan azterketaren eredua:
    • 0,25 puntu: 2 galdera
    • 0,5 puntu: 11 galdera
    • 1 puntu: 4 galdera
    10 puntu: 17 galdera
    Azterketaren eta errekuperazioaren galderak oso antzekoak izango dira, baina ez guztiz berdinak, e?
    Betiko gauzak sartzen ahalegindu naiz: Konstituzioa, Estatututa, Kontzertu Ekonomikoa, Legeak, garai bakoitzetik zerbait... Baina, klaro! Oraingoan leku gutxiago nuen eta gauza asko kendu beharrean izan naiz! Adibidez, txaskarrilo gutxiago galdetu behar izan dut, punturik gabe geratu bainaiz!
    Ebaluazioak ekilibratuta geratu zaizkit, bakoitza 5 puntutan. Konstituzioa nongoa ote? Kilosa! Biak ikasi!
    Beno, zielo! Asko ikasi! eta gero arte! Ordubiak edo hirurak aldera begiratuko dut ea kezkarik duzuen. Horrela bada, hementxe utzi. Gero arte!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    HISTORIA: Ohikoak-1. ebaluazioaren errekuperazioa maiatzean


    Kaixo, hirukote!
    Hementxe duzue jarri dudan azterketaren eredua:
    • 0,5 puntu: 10 galdera
    • 1,5 puntu: 2 galdera
    • 2 puntu: 1 galdera
    10 puntu: 13 galdera
    Ikus dezakezuenez, hasierako galderetan bariazio dexente izango duzue eta bukaerako horietan, berriz, bastante monografiko!
    Kontituzio batzuk sartzen direnez ebaluazio horretan, hori jarri dizuet galdera garestiena, 2 puntukoa. Asinke de peapa ikasi, e?
    Garai guztietako zerbait sartzen ahalegindu naiz, baina ez zait dena kabitu... Hala ere, garai batzuk ezin falta!
    Eta, komo siempre, muxo Fe! Kimikako azterteketa dirudi honek!
    Altxamenduak, Itunak... Más o menos kantau zati hori, klasean errepasatuarazi nizkizuen horiek baitira!
     A
    zterketaren eta errekuperazioaren galderak oso antzekoak izango dira, baina ez guztiz berdinak, e?
    Beno! Asko ikasi! eta gero arte! Ordubiak edo hirurak aldera begiratuko dut ea kezkarik duzuen. Horrela bada, hementxe utzi. Gero arte

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño


    EKONOMIA ETA ENPRESA: Ohikoak


    Kaixo, bikote!
    Jakinaren gainean bazaudete ere, hementxe duzue jarri dudan azterketaren eredua:
    • 0,5 puntu: 5 galdera
    • 0,75 puntu: 3 galdera
    • 1,25 puntu: 3 galdera
    • 1 puntu: 1 galdera
    10 puntu: 12 galdera
    Sartuko diren buruketa tipoak hurrengoak dira:
    • Wilson
    • Pay Back
    • GBG
    • FIFO-LIFO-PMP
    • Errentagarritasun Atalasea edo Puntu Hila
    6 puntu badira buruketetan.
    Bai buruketak eta baita teoria ere azterketaren oso antzekoak izango dira, baina ez guztiz berdinak, e?
    Beno! Asko ikasi! eta gero arte! Ordubiak edo hirurak aldera begiratuko dut ea kezkarik duzuen. Horrela bada, hementxe utzi. Gero arte

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    May 06

    HISTORIA: 3. ebaluazioa


    Kaixo, Txelitos!

    Azterketa jarri dut, jada! 12 galdera atera zaizkit eta hementxe duzue
    eredua:
    • 0,5 puntu: 3 galdera
    • 0,75 puntu: 2 galdera
    • 1 puntu: 7 galdera
    Gaiei erreparatuz, berriz, horrelako panorama geratu da:
    • 18. gaia ez dut sartuko. Lasai egon!
    • 19. gaia: 4 puntu
    • 20. gaia: 6 puntu. Horietatik bi erregalatuta (por la krisis!): Konstituzioa eta Estatutua.
    A! Klasean galdetu didazue ea atzo emandako iradokizunekin nahikoa den, ea garrantzitsuak zirela apuntatzeko esandako guztia ikasiz gero, balio duen... Pues, klaro! Garai honetan, garrantzitsuena bakarrik galdetuko dut!

    Ea balio dizuen! Ondo segi eta zorte on! Beharrezko gauzak ikasi! Bihar arte!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño


    March 06

    HISTORIA: 2. ebaluazioko errekuperazioa


    Kaixo, Txelitos!
    Gerturatzen ari zaigu Historiako errekuperazioa, e? Bihar atsedenean bilduko gara eta, aurrez, itun batzuk adostu beharrean izango gara...
    Hementxe utziko dizuet azterketaren bereizgarri batzuk: 14 galdera eta 10 puntu.
    • Lehenengo zatian 5,25 puntu atera zait eta 2,25 azterketan ateratakoa
    • Bigarren zatia 4,75ekoa da eta 3,75 azterketan ateratakoa.
    Atal hauetan bereziki erreparatu behar duzu:

    1.       1876ko Konstituzioa/1931ko konstituzioa

    2.       1839ko urriaren 25eko Legea/1876ko uztailaren 21eko Legea

    3.       Kontzertu ekonomikoa/Kupoa/Foru baimena/Batzar Nagusiak/Diputazioak

    4.       Antonio Cánovas del Castilloren jarrera

    5.       Berrezarkuntza:

    ·         Sistemaren oinarriak/Sistemaren funtzionamendua

    6.       Porrotaren arrazoiak/Bartzelona/Ferrer/ Pistolerismo/Abd-el-Krim/Annual/

    7.       Diktadura:

    ·  Estatu kolpearen jatorria/

    ·  Estatuaren interbentzioa ekonomian

    ·  Oposizioa/Aurkako saioak/Amaiera/Donostiako Ituna/Jakako altxamendua/

     

    8.       Koadroa

    9.       Santoña/Krausismo/Institución Libre de Enseñanza/Sanjurjada/Casas Viejas/Estraperlo/1934ko iraultza

    10.    Ekonomiaren modernizazio ezaren arrazoiak/Protekzionismoa/EHko ekonomiaren garapenaren arrazoiak/Burdinaren garapenaren arrazoiak

    11.    Langile mugimendua EHn

    12.    Euskal nazionalismoa/Arana/Aranaren ondorengoa/Errep-Ezk-Nek erreforma-arazoak eta ondorioak

    13.    Gerra Zibila-Nazioarteko partaidetza/Brigadistak/Interbentzioaren Aurkako Tratatua/Condor Legioa/

     Bihar arte!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    February 16

    EKONOMIA ETA ENPRESA: 2. ebaluazioko azterketa


    Kaixo, Txelitos!

    Ekonomia eta enpresaren azterketa eredua ez dizuet zintzilikatu, baina klasean esan nizuen. Badaezpada ere... hementxe doa:

    5 balantze jarriko dizkizuet, errazak, tranparik gabe, delosdetodalavida! Hori da lehenengo egingo duzuen lana, bale?

    Gero gerokoak!

    • Lehenengo ariketan ondare azterketa egingo duzue.
    • Bigarrengoan finantza azterketa.
    • Hirugarrengoan ekonomia azterketa.
    • Laugarrengoan egoera aldaketa bat eskatu dizuet eta BI balantze atera behar dira.
    • Bosgarrenean egoera aldaketa eta ekonomia azterketa.  
    Galdera guztiek 2 puntuko balioa dute eta balantzearen prezioa aldatzen da batetik bestera. Hori da dena! Esan diot Iñakiri bistaziloa botako diodala honi 21:30ean. Galderarik baduzue, hementxe utzi edo korreoz bidali. Orain zuzentzen jarraitzera noa! Gero arte!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    February 09

    HISTORIA: 2. ebaluazioko 2. zatia


    Kaixo, Txelitos!

    Hementxe jarriko dizuet azterketa eredua. Gogora ezazue azterketa erdia egina dugula, jada, eta 5 puntu bakarrik falta zaizkigula bukatzeko. Ordubete baino gehixeago beharko duzue, baina 2 ordu baino gutxiago.
     
    11 galdera atera zaizkit horrela banatuta:
    • 0,25 puntu: 4 galdera
    • 0,5 puntu: 5 galdera
    • 0,75 puntu: 2 galdera
    Horretaz gain:
    • Galdera gehienak 16. gaian daude eta 15.ean, berriz, ez dago galderarik.
    • Oraingoan ere, konstituzio bat galdetuko dut (je, je) eta 0,75eko puntuazioa izango du.
    • Koadro bat ere esan nizuen jarriko nuela. 10 bat izen, gutxi gora-behera, eta ezkerrean edo eskuinean kokatu beharko dituzue. Ezin da akatsik izan!
    • Badakit ez zaizuela ekonomia gustatzen, baina galdera pare bat badago horretaz.
    • Euskal Herriko 3 bat gauza, agian 4, galdetu ditut.
    • Langile mugimenduaz ere galdetu dut.. Errepublikako garai batez ere galdetu dut, baina gauza zehatz bat, azterketa ez luzatzeko.
    • Gerrako zerbait ere jarri dut, baina kontzeptu orokor bat, ez batailitak. Beti bezala!
    • Arazoak, Ondorioak, Arrazoiak
    Beno! Txupau, ez? Zorte on, Txelitos!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    January 15

    HISTORIA: 2. ebaluazioko 1. zatia


    Kaixo, Txelitos!

    Hementxe naiz berriz ere! Azterketa bukatu dut eta bero-bero dauket. Bihar 8:00etan hasiko da eta beranduaxeago etorri nahi izanez gero, ez da arazorik egongo. Hori bai, 9:20etan kendu egingo dizuet, hurrengo klasea fresko-fresko hasi ahal izateko.

    Gai guztietako galderak daude eta 5 puntu osatzen dira horrela. Aurrez esan bezala, beti sartuko ditut (edo ahaleginduko naiz sartzen):
    • Konstituzio bat (ez dago aukera handirik!)
    • Lege bat edo horrelako zerbait
    • Berrezarkuntza garaian Sistemaren oinarria edo Sistemaren Funtzionamendua
    • Garai guztietako zerbait.
    • Krisiak, Iraultzak, Oposizioak, Ondorioak...
    0,25 puntu: 1 galdera
    0,5 puntu: 5 galdera
    0,75 puntu: 3 galdera
    • Denera 9 galdera eta 5 puntu.
    • Ebaluazio honetan 1 puntu atera zait Foruen inguruan, Konstituzioak 0,75 balio du eta Legedi kontuan beste 0,75 dago.
    Galderarik baduzue, bertan utzi edo kirastorzara bidali, beti bezala. Arratsaldean pare bat aldiz konektatuko naiz eta iluntzean ere bai. Zorte on!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    January 14

    HISTORIA: 2. ebaluazioko 1. zatia


    Kaixo, Txelitos!

    Aspaldi honetan ez dugu hitz egiteko aukerarik izan eta faltan botatzen ari naiz, e? Esango nizueke 1858an
    gaurko egunean Napoleon III.ak eta Eugenia enperatrizak atentatua izan zutela Parisen operara zihoazenean, 1875ean Alfontso XII.a iritsi zela azkenean Madrileraino edo 1990ean Simpsondarren lehen atala eskaini zutela telebistan lehenengoz...

    Baina kontu horiek albora utzi beharko ditugu, ostiraleko azterketaren aurrean. Ez gaude oraindik ebaluazio garaian, baina zati bat aurreratu egingo dugu. Zuek zatitxotan banatzeko joeran egin nahiko duzue, baina niri zuen ikasketa aurrerapen hau ondo etorriko zait, gero datorren historiaz hitz egin ahal izateko. Entzun dut, hala ere, beste ikasgai batzuetan, etxeko lanik ez jartzeko eskatzen ari zaretela... Beno... Ea nola bukatzen den historia hau. Esan bezala, azterketa BAKARRA da. Ostiralekoa, EZ DA AZTERKETA, aurrerapen bat, baizik. Ostiralean ez bazenute egingo, OSOA egingo zenukete ebaluazio garaian. Gauza bera gertatzen zaio Errekuperazioari. Osoa errekuperatuko da (Ez al da horraino iritsi beharko oraingo honetan!).

    Oraindik ez dut azterketa egiten bukatu, baina galdera posible guztiak aukeratuta ditut eta zein ez dudan jarriko niporelforro esan dezaket, azterketa bukatzerako oso berandu egingo baitzait. Hementxe duzue galdera inposibleen zerrenda:
    • 7.1. Zer ziren
    • 7.2. Foru Legeak EHko lurraldeetan
    • 8.1. Iraultza Liberala eta Kontrairaultza EHn
    • 8.2. Karlismoa EHn.
    • 8.4.4. Foruak bigarren karlistada aurretik.
    • 9.1. Alfontso XII.a
    • 9.2. Alfontso XIII.a
    • 10.4.1. Antolamendu politikoaren eredu berria 
    Ea balio dizuen! Bihar saiatuko naiz azterketa eredua banatzen. A! Gaur ahaztu egin zait liburua klasean; hori ere bihar banatu beharko nuke...
    Ondo segi eta zorte on! Beharrezko gauzak ikasi! Bihar arte!

    A! eta Abd-el-Krimen argazkiak eta bere garaikoak hemen alboan dituzue, garai hartan borrokatu zuen bat eta abar.
    • Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño



    December 06

    HISTORIA: 1. errekuperazioa


    Kaixo, Txelitos!
    Hementxe duzue eredua. 14 galdera izango dira eta horrela banatzen dira:
    Puntuazioaren arabera

    • 0,5 puntuko 10 galdera
    • 1 puntuko 2 galdera
    • 1,5 puntuko 2 galdera
    Gaien arabera
    • 1. gaia: 0 puntu
    • 2. gaia: 2 puntu
    • 3. gaia: 1,5 puntu
    • 4. gaia: 2,5 puntu
    • 5. gaia: 0,5 puntu
    • 6. gaia: 2,5 puntu
    • Konstituzioa: 1 puntu
    Ikus dezakezuen bezala, lehenengo erregalitoa hor joan zaizue, e?

    Bestalde, 4,5 puntu azterketan ateratako berdinak direla esan behar dizuet. Hori da nire bigarren erregalitoa.

    Ezinbesteko atalak:
    • Itunak, Altxamenduak...
    • Konstituzioak
    • Aldiak edo garaiak: Fernando (Abso, Libe, Abso), Isabel (Adinez txiki, Mode, Progre, Mode), Amadeo, I. Errepublika
    • Siderurgia, Garraioa, Bankuak
    Honaino ezer berririk ez, jakinaren gainean baitzeundeten! Baina hortxe doa nire hirugarren erregalitoa. Azterketarako esan genuenez gain, hurrengo galderak ikasi gabe utz ditzakezu:
    • 1.1. Lege Zaharra
    • 1.2. Espainiar Monarkia XVI. mendetik XVIII. mendera arte
    • 2.1. Ilustrazioa
    • 2.2. Despotismo Ilustratua
    • 4.2.2.1. Estatu liberalaren dinamika politikoa eta ezaugarriak
    • 4.2.2.2. Gerra Zibila
    • 4.2.2.3. Eztabaidak euskal lurretan ere
    • 4.4.3.5. Zentralizazioa eta antolaketa administratiboa
    • 4.4.3.6. Administrazioaren erreforma
    • 4.4.3.7. Ordena publikoa
    • 4.4.3.8. Hezkuntza
    • 4.4.3.9. Erreformak nekazaritzan eta jabegoan: Desamortizazioak
    • 4.4.3.10. Elizarekiko harremanak: Konkordatuak
    • 4.4.3.11. Ogasunaren erreforma
    • 4.4.4. Isabelen garaiko liberalismoaren balorazioa
    • 5.3. Behin-behineko gobernua
    Badakit ez dudala den-dena jarri, baina... Seguru-seguru jarri gabe daudenak, behintzat, argi dauden ustean nago. Falta direnak zuen balorazioaren baitan ikasi beharko dituzue, beti ere EZINBESTEKOAK gehiago landuz.

    Dudarik baduzue, lasai galdetu!

    Ondo segi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    November 29

    EKONOMIA ETA ENPRESA: 1. errekuperazioa

    Kaixo, Txelitos!
     
    Astea pasatu da eta oso egoera arraroa izan da niretzat Historiako eta Ekonomiako klaserik ez izatea. Datorren astean dena normalizatuko da eta hitz aspertu batzuk egingo ditugu. Oraingoz, denbora nola pasa jakin gabe dagoenarentzako errekuperazioaren eredua jarriko dizuet hemen. Gehienoi ez zaizue interesatuko, baina bakarren bati bai:
    • Azterketarekin antz handia du. Egia esan, 7 puntu eta erdi BERDINAK dira!
    • 19 galderako azterketa atera zait. Oso erantzun motzak dira orokorrean.
    • Gaiari begiratuta, horrela banatzen dira galderak:
      • 1. gaia: 5 galdera eta 2 puntu
      • 2. gaia: 6 galdera eta 3 puntu
      • 3. gaia: 4 galdera eta 2 puntu
      • 4. gaia: 5 gaLdera eta 3 puntu
    • Puntuazioari begiratuta, berriz, horrela:
      • 0,25 puntu: 2 galdera
      • 0,5 puntu: 14 galdera
      • 0,75 puntu: 2 galdera
      • 1 puntu: 1 galdera
    Azterketarako esan genuen bezala, hemen ere 3 buruketa jarriko ditut, almodikopreziode 0,5 puntu bakoitza. Oso buruketa EZAGUNAK dira eta ez dituzue hutsik utzi behar, e?
     
    Eta horixe da dena!
    Astelehenean hitz egingo dugu. Aio!
    Ondo segi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    November 14

    EKONOMIA ETA ENPRESA: 1. ebaluazioa

     
    Kaixo, Txelitos!

    Badator Ekonomia eta Enpresako azterketa eta hementxe duzue eredua:

    19 galdera atera zaizkit.

    Puntuazioaren arabera:
    • 0,25 puntu: 2 galdera
    • 0,5 puntu: 14 galdera
    • 0,75 puntu: 2 galdera
    • 1 puntu: 1 galdera

    Gaien arabera:
    • 1. gaia: 5 galdera eta 2,5 puntu
    • 2. gaia: 5 galdera eta 2,5 puntu
    • 3. gaia: 4 galdera eta 2 puntu
    • 4. gaia: 5 galdera eta 3 puntu
    Horretaz gain, 19 galdera horietatik 3 buruketak dira eta 1,5 puntu balio dute denera.
     
    Kezkarik baduzue, lasai galdetu, saiatuko naiz erantzuten-eta. Hori bai! Gaur ostirala da eta iluntzeko 9ak arte ez naiz etxera joango. Ordura arte, behintzat, itxaron beharko duzue!
    Benga, txelitos! Gutxi falta da-eta! Azken ahalegina! Ondo segi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    November 09

    HISTORIA: 1. ebaluazioko azterketa eredua

    Egunon, Txelitos!

    Ikusi dut galderak egiten ari zaretela... Sentitzen dut azkarrago ez dizuedalako erantzunik eman, baina azterketak jartzen aritu naiz lehenengo eta eredua prestatzen ondoren. Tartean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldira ere joan naiz, eta nire aitaren urtemuga ospatzera, eta... baina lanean ere aritu naiz, e?

    Hementxe utziko dizuet Historiako azterketaren eredua:

    16 galdera atera zaizkit, batzuk oso motzak eta besteak luzexeagoak. Prezioaren arabera jakingo duzue zer eskatzen zaizuen. Horrela banatzen dira:
    Prezioen arabera:
    • 0,25 puntu: 2 galdera
    • 0,5 puntu: 10 galdera
    • 1 puntu: 2 galdera. Horietako bat konstituzioa da.
    • 1,25 puntu: 2 galdera
    Gaien arabera:
    • 1. gaia: 3 galdera
    • 2. gaia: 1 galdera
    • 3. gaia: 1 galdera
    • 4. gaia: 6 galdera
    • 5. gaia: 1 galdera
    • 6. gaia: 3 galdera
    • Konstituzio bat (3 edo 4 edo 5. gaian egon daitekeena)
    Saiatu naiz:
    • Garai guztietatik zerbait jartzen.
    • Espainia eta Euskal Herriko zerbait jartzen.
    • Historia, Gizarte, Ekonomia, Kulturako zerbait jartzen.
    • Gerrak ez ditut sekula jartzen, baina altxamendu batzuk kontatu beharko dituzue.
    Orain joan beharrean naiz eta Batxi1ekoen azterketa jarri beharra daukat atodapastilla. Arratsaldeko zortziak aldera erantzungo ditut egin dizkidazuen galderak. Bale?

    Ondo segi eta asko ikasi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    October 10

    HISTORIA: URDANETAren azterketa


    Kaixo, Txelitos!
    Primerako asteburua datorrela dirudi... eta azterketa prestatu beharrean! Edo, agian, errepaso batekin nahikoa izango ote da?
    Asteburuan bete-betean sartu baino lehen, hementxe utziko dizuet azterketa eredua:
    • 12 galdera jarri ditut.
      • Horietako zortzi bakoitza 0,5 puntuko balioan dira. Galdera oso zehatzak, lerro pare batean erantzutekoak.
      • Bi 0,75 puntukoak jarri ditut; bata orokor samarra eta bestea testu baten esplikazioa.
      • 1,5 puntu balio duen galdera bat: zure hitzetan esplikatu beharrekoa izango da.
      • Azkenekoak 3 puntu balioko ditu eta erantzun aurretik eskematxo bat egitea gomendatuko dizut, esplikazio luze bat eskatuko baitzaizu.
    Denok aprobatuko duzuelakoan nago, oso ondo esplikatuta eta errepasatuta geratu delakoan bainago, je, je... Baina ondo legoke azterketa honek balio duen puntu osoa lortzea. Horretarako ahalegina egin beharko zenukete.

    Azterketa 5. orduan izango da, klaseak irauten duen horretan. 6. orduko klaseak talkual eta tokatzen diren orduan izango dira.

    Aurrez esan bezala, gogoratu azterketa honek ebaluazio ezberdin bat balitz bezala funtzionatuko duela, bere errekuperazio eta guzti. Ez da 1. ebaluazioko notetan islatuko, kurtso bukaerako batezbestekoetan baizik. 


    Kezkaren bat baduzue, hementxe utzi dezakezue edo korreora idatzi. Segituan ez badut erantzungo ere, iluntzean hementxe izango naiz edo bihar edo etzi... Saiatuko naiz espazioan erantzuten, denek ikus ahal izateko, bale?

    Ondo segi!

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    May 19

    HISTORIA: OHIKO azterketa


    Kaixo, Txelitos!
    Egin dut azterketa eta bere eredua zabaltzeko moduan nago. Hementxe doa:
    Jarri nahiko nuke:
    • Konstituzio bat (je, je)
    • Estatutu bat
    • Garai bat
    • Iraultza bat
    • Koadroa, zuek Eskuina ala  Ezkerra esateko.
    • Gerra Zibila ere galdetu nahi dut, baina ez batailitak…
    • Zerbait Ariasen garaikoa
    • Zerbait UCDren garaikoa
    • Zerbait PSOEren garaikoa
    • Legedia: Sistema politiko frankistaren oinarriak,  Trantsizio Politikoaren jarraipena
    • Ez dut TIERRA Y LIBERTAD pelikulaz ezer galdetuko
    Puntuazioa Galdera kopurua
    0,5 10
    0,75 2
    1 1
    1,25 2
    10 puntu 15 galdera

       

    Gaiak Puntuak
    13 0,75
    14 4,25
    15 2,75
    16 2,25
      10
      Erdia baino gehiago 3. ebaluazioan ateratakoa da. Bihar hitz egingo dugu!

    Ondo segi. Asko ikasi! 

    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

    May 04

    EKONOMIA ETA ENPRESA: Azterketa eredua

     
    Kaixo, Txelitos!  
    Puntual-puntual ari naiz lanak egiten. Oraindik Historian arituko zarete daleketepego... Hemen duzue Ekonomia eta enpresako azterketa eredua:


    Ekonomia Batxi2ko azterketa eredua
    3. ebaluazioa

    Puntuak

    Galderak

    0,5

    5

    0,75

    3

    1,25

    3

    1,5

    1

    10

    12

     

      

    Buruketak → 5 galdera = 6 puntu

    • Wilson
    • Berreskuratze epea
    • GBG
    • Biltegiko fitxa
    • Errentagarritasun Atalasea

     

    Beste galderak teorikoak dira eta klasean eginak ditugu

     

    Gaiak

    Puntuak

    1. gaia

    2

    1. gaia

    1,5

    1. gaia

    0,5

    1. gaia

    1,5

    1. gaia

    4,5

     

    10

    Ondo segi!
    Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño